Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskal Herriko Unibertsitatea Eusko Legebiltzarrarekin harremanetan izateari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.10.31
46
06:17

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00174Euskal Herriko Unibertsitatea Eusko Legebiltzarrarekin harremanetan izateari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (00:17)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (00:23)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:26)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (00:32)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (00:38)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (00:43)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (00:50)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:53)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (00:56)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:58)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Popular Vasco-Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, Euskal Herriko Unibertsitatea Eusko
Legebiltzarrarekin harremanetan izateari buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez, talde
proposatzaileari emongo deutsagu hitza, bere ordezkari dan
Ortega jaunari.

Hitza dozu. Hitz egizu, Ortega jauna, mesedez.

ORTEGA CACHÓN jaunak: Eskerrik asko, lehendakari.

Ea gutxiago haserretzen garen, Ormaetxea jauna, eta gai hau
lehengoa baino hobeto prestaturik dugun, ez baitzait
iruditu oso ongi gertaturik zenuenik, baina, tira.

Ekimen hau aurkezteko izan ditugun arrazoiak azalduz hasiko
naiz, eta horretarako 2002ko ekainaren 27an, Eusko
Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, Manuel Montero Euskal
Herriko Unibertsitateko errektoreak egindako agerpenaren
zati bat irakurriko dizuet.

Eta hauxe dio hitzez hitz: "Azken hilotan, Eusko
Legebiltzarrean, Euskal Herriko unibertsitateei, eta baita
zehatzago EHUri buruzko zenbait proposamen eta eztabaidaren
bat izan dira. Ulertuko ahal duzue nire harridura, gure
iritzia inoiz eskatu ez zaigulako ofizialtasunez, eta,
ezta, eztabaida horiek izango zirenik ere. Ekitaldi
horietara ez naute ofizialtasunez gonbidatu ere. Euskal
Herriko Unibertsitateko Errektore izanda, egunkariei esker
izan dut eztabaiden berri behin edo behin, eta Bilkura
Egunkariari esker jarraitu ahal izan dut eztabaida".

Horrexegatik aurkeztu du gaur ekimen hori Talde Popularrak.
Euskal Herriko Unibertsitatea-La Universidad del País
Vasco, arrazoi askorengatik, funtsezko erakundea da Euskal
Herriko Autonomia Erkidegoa garatzeko. EHUn ari dira hezten
belaunaldi berriak, eta unibertsitatearen esku dago,
irakasleen eta langileen esku dago etorkizuna, gure
herriaren geroko garapena.

Euskal Herriko Unibertsitatea, nahi ditugun ratioak kontuan
hartuta ere, gure Erkidegoko ikastetxe nagusia da. Leioako,
Donostiako, Gasteizeko, Portugaleteko, Eibarko eta
Barakaldoko 30 ikastetxetan eta gehiagotan