Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, etxeko laguntzari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.10.31
46
06:17

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00168Etxeko laguntzari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (00:59)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:05)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (01:10)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (01:14)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (01:18)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (01:27)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (01:30)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (01:31)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (Eserlekutik) (01:31)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:32)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Socialistas Vascos-Euskal
Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko
proposamena, etxeko laguntzari buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez, ekimena
aurkeztu dauan taldearen txanda izango da, hau da, Euskal
Sozialistak Taldearen ordezkari dan Zabaleta andreak dau
hitza.

ZABALETA ARETA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.
Legebiltzarkide jaun-andreok, egun on.

Bueno, ekimen honen helburuak, eta batez ere aztergai dugun
gaiak, herritarren kezka eta behar sentikorrenei erantzuna
emateko balioa berreskuratzen du politikari dagokionez.
Oraingo honetan, etxeko laguntza-zerbitzuen bidez,
pertsonaren beharrari eta familiaren beharrari eman nahi
zaio erantzuna, eta menpekotasun-egoerekin lotuta dago.

Jadanik esaten ari gara biztanleriaren zahartzea hirukoiztu
egingo dela joeraren arabera, 65 urtetik gorako adinekoen
portzentajeetan neurtuta. Zahartzearen zahartzea deitzen da
–menpekotasun-egoerei lotuta batez ere– eta baita lan
egiteko adinean dauden biztanle aktiboak zahartzea ere. Eta
errealitate honek badu bere alde ona, hau da, denbora
gehiago bizi garela, bizitzeko, gehiago bizitzeko, zoriona
dugula, eta politikak zorion hori hobeto bizitzeko
eskubidearekin osatu behar du.

Ekimen hau hainbat irizpideren testuinguruan kokatu nahi
dut, irizpide horiek bultzatu bainaute ekimena hona
ekartzera. Lehenik eta behin, jendea benetan kezkatzen duen
gaietako bat dela. Eta honek esanahi berezia du gure
herrian, izan ere politikaren ehuneko 90 nortasun
nazionalaz edo konstituzio-arkitekturaz hitz egiten ematen
dugu eta horrek nekatu egiten ditu euskaldun genienak,
kontuan hartuta batez ere Ongizate Estatuaren gabeziak
pairatzen dituztela, pairatzen ditugula.

Bigarrenez, gai honek ere esnarazi egiten gaitu dirudienez
errotuta dagoen gizarte-pentsamendu bakarrari dagokionez.
Izan ere uste da gastu publikoa eta gizarte-gastua
murrizteari, lan-merkatuak ez arautzeari edo herritarren
gizarte-eskubideak mugatzeari