Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mozioa, Iñaki Ortega Cachón Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Herriko Unibertsitatearen finan tzaketari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.11.08
47
05:40
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\03\00\00030Euskal Herriko Unibertsitatearen finantzaketari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (01:39)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (01:51)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (01:58)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (02:04)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (02:16)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (02:26)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (02:34)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (02:41)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (02:44)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (02:49)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:51)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mozioa, Iñaki Ortega
Cachón Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
aurkeztua, Euskal Herriko Unibertsitatearen finantzaketari
buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joango gara zuzen-
zuzenean. Eta, arlo horretan sartuz, ekimena aurkeztu dauan
taldearen eta, hain zuzen, Ortega jaunaren hitza. Zeuk dozu
hitza, Ortega jauna. Hitz eizu, mesedez.

ORTEGA CACHÓN jaunak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.
Egun on, legebiltzarkide jaun-andreok.

Egia esateko, Unibertsitatea eta Unibertsitateari buruzko
kontuak ohiko bihurtzen ari dira Legebiltzar honetan. Eta
horrek poztu egiten nau, eta ez bakarrik neu naizelako,
neurri batean, gai horiek Legebiltzarrera etortzearen
arduradunetako bat, baizik eta uste dudalako ona dela hain
erakunde garrantzitsua, Unibertsitatea, alegia,
legebiltzar-jardunaren protagonista izatea. Nahiz eta
zenbaitek, joan den ostiralean ikusi ahal izan genuen
bezala, ez duen oso gogoko Legebiltzarrean gai hauei buruz
hitz egitea; nahiz eta zenbaitek ez duen gogoko
Legebiltzarrean Unibertsitateaz hitz egiten jarraitzea.

Gai horien artean Unibertsitatearen autonomia da –
Espainiako Konstituzioak eta Autonomia Estatutuak
errekonozitzen dutena– irabazten duen eta gehien aipatzen
dugun eta gehien aztertzen dugun gaia Legebiltzarrean
Unibertsitateaz hitz egiten dugunean.

Autonomiaz hitz egiteak, zalantzarik gabe, zerikusi handia
du... ezin dugu autonomiaz hitz egin Unibertsitatearen
finantzaketaz hitz egin gabe. Eta horixe da gaurko
eztabaida, horixe da Talde Popularrak mozio honekin
planteatu nahi duen eztabaida, izan ere, behar adinako
finantzaketarik gabe, finantzaketarako esparru egonkorrik
gabe, ezin dugu Unibertsitatearen autonomiaz hitz egin,
ezin da existitu Unibertsitatearen barruan erabakiak
askatasunez hartzeko aukera ematen duen unibertsitate-
autonomia hori.

Hasiera batean, badirudi talde politiko guztiok bat
gatozela finantzaketarako esparru egonkor hori beharrezkoa
dela adieraztean. Euzko