Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mozioa, M.ª Isabel Celaá Diéguez Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Herriko Unibertsitatean adierazpen-askatasuna bermatzeko neurrien planari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.11.08
47
05:40
Deialdiko bosgarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\03\00\00031Euskal Herriko Unibertsitatean adierazpen-askatasuna bermatzeko neurrien planari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:00)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (00:12)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:18)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (00:26)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (00:29)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:39)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (00:45)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:49)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (00:52)Bideoa ikusi

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (00:56)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:59)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Mozioa, María Isabel
Celaá, Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkideak
aurkeztua, Euskal Herriko Unibertsitatean adierazpen-
askatasuna bermatzeko neurrien planari buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez,
proposatzaileari emango deutsagu hitza. Eta zeregin
horretan sartuz, Euskal Sozialistak Taldeko ordezkari dan
Celaá andreak dau hitza.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Mila esker, presidente jauna.

Jaun-andre horiek, kezkatuta atera naiz gaur tribuna
honetara. Errektore jaunak, ikasturte akademikoaren
hasieran esan zuen: "Alderdi politikoei deialdi zehatz bat
egiten diet. ETAk mehatxatuta dauden pertsonei berriz
askatasuna ematea da gure egitekoa. Horretan datza alderdi
politikoen lehentasuna. Horrek izan behar du horien
lehentasuna, alderdi demokratikoena". Eta gogorarazi zuen
"gure gizartean indarkeria, mehatxua edo estortsioa bizi
dituen pertsona bakar bat dagoen bitartean, Unibertsitateak
haserre bizian eta era demokratikoan altxatuko duela bere
ahotsa, erakunde publikoei (guri, jaun-andreok) askatasuna
itzul diezaguten eskatzeko.

Errektoreak esan zuen unibertsitate-elkartearen izenean
egiten zuela deialdia, eta ez zela konpromiso politikoa ere
esan zuen, konpromiso etikoa baizik. Jaun-andreok,
Errektore jaunarentzat, utziezinezko konpromiso etikoa da,
beraz, baina guretzat, herriaren ordezkari garen aldetik,
baztertu ezinezko konpromiso etikoa da.

Eta tamalez, jaun-andreok, eztabaida hauxe ekarri genuen
hona. Emaitza harrigarria eman zuen eztabaida izan zen
halere, euskal politikaren ganbara nola dagoen kontutan
harturik batez ere, zeren sakonera eta mamia izateaz gain,
garrantzitsua izateaz gain, urteen joanean hitzarmen
historikoa ekarri zuen osagaia izan zen: duela egun gutxi,
apirilaren 12an iritsi genuena, jaun-andreok.

Han esaten genuen eta adostu genuen denok –hona hemen
eztabaida–, adostu genuen, beraz, Euskal Herriko
Unibertsitatean daudenentzat, unibertsitate-elkartearentzat
katedra eta pentsamendu