Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

19
Galdera, María del Pilar Unzalu Pérez de Eulate Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkideak Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuari egina, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planean ezarritakoa betetzen ez duten eraikuntzak egiteari buruzkoa.
2002.11.15
48
05:14
Deialdiko hamaseigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\10\05\01\00141Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Planean ezarritakoa betetzen ez duten eraikuntzak egiteari buruz.

Izapideak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak erantzun du

Hizlariak

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (02:07)Bideoa ikusi

Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro sailburua (02:09)Bideoa ikusi

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (02:10)Bideoa ikusi

Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro sailburua (02:13)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako hemeretzigarren puntua: "Galdera, María del
Pilar Unzalu Pérez de Eulate Euskal Sozialistak Taldeko
legebiltzarkideak Lurralde Antolamendu eta Ingurumen
sailburuari egina, Urdaibaiko biosfera erreserbaren
erabilera eta kudeaketa zuzentzeko planean ezarritakoa
betetzen ez daben eraikuntzak egiteari buruzkoa".

Unzalu andrea, zeuk dozu hitza.

UNZALU PÉREZ DE EULATE andreak: Muchas gracias, señor
Presidente, egun on.

Bueno, Unescok 1984an biosfera erreserba izendatu ondoren,
Legebiltzar honek 1989an Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren
Babeserako eta Antolamendurako legea onetsi zuen, erregimen
juridiko berezia ezarriz gure Erkidegoko lehen ingurune
babestu harentzat.

Lege hark leku jakin batzuk babesteaz gain, oso helburu eta
jomuga zehatzak ditu hitz multzo bakar batean bil
daitezkeenak: inguru haren garapen eusgarria sustatzea.
Halaz ere, helburu hori ez dela bete deritzogu guk edo
behintzat patronatuak eta Lurralde Antolaketarako Sailak
ezikusia egin duela, biosfera erreserbaren erabilera eta
kudeaketa zuzentzeko planean ezarritakoa betetzen ez duten
etxebizitza eraikuntzak egitea baimentzean.

Horregatik, sailburu jauna, zera galdetzen dizugu:
Eraikuntza gorabeheratsu horiek egiten ari zirela jakinda,
zergatik ez zuen esku hartu zure Sailak?, eta zein erabaki
hartuko dituzu etorkizunean Urdaibaiko biosfera
erreserbaren erabilera eta kudeaketa zuzentzeko planean
ezarritakoa bete dadin?

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Unzalu andrea.

Intxaurraga sailburu jaunak dau hitza.

LURRALDE ANTOLAMENDU ETA INGURUMEN SAILBURUAK (Intxaurraga
Mendibil): Bai, lehendakari jauna, Unzalu andrea.

Erantzunak oso errazak dira. Bat, lehenengo eta behin,
sailburuak eta Patronatuak irregulartasunen berri daukan
bakoitzean aktuatzen du.

Eta bigarrenik, bigarren galderari dagokionez, ea ze neurri
hartzeko gogoa daukan? Horretaz esan behar dizut, ez
neurriak hartzeko gogoa daukagula, baizik eta aurtengo
urtean hiru espediente ireki ditugula.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko,