Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

13
Galdera, M.ª Aránzazu Quiroga Cia Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, etxebizitza babestuen hartzaileei buruzkoa.
2002.11.22
49
04:29
Dei-aldiko hamaseigarrena.

Jatorrizko ekimenak

07\10\05\01\00159Etxebizitza babestuen hartzaileei buruz.

Izapideak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak erantzun du.

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:33)Bideoa ikusi

--- (01:35)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (01:37)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako hamaseigarren puntua: "Galdera, María
Aránzazu Quiroga Cia Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako
sailburuari egina, etxebizitza babestuen hartzaileei
buruzkoa".

Quiroga andrea, zeuk dozu hitza.

QUIROGA CIA andreak: Bai, eskerrik asko, lehendakari jauna.

Etxebizitza babestuaren egungo araubideak ezartzen du
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak ahalmena duela
agindu bidez Sailak gauzatutako etxebizitza babestuen
sustapen baten esleipenean interesa zein udalerrik duten
ezartzeko, eta, horren arabera, zozketan sustapena eraikiko
den udalerrian erroldatuta dauden pertsonek ez ezik
udalerri mugakideetako bizilagunek ere parte hartu ahal
izango lukete.

Horixe izan da orain arte ezarritako irizpidea. Hala eta
guztiz ere, orain dela gutxi Madrazo jaunak adierazi zuen
irizpide hori aldatzeko asmoa zuela Donostian etxebizitza
babestuen sustapen baten esleipen-prozeduran, eta,
horrenbestez, etxebizitza babestu hauen zozketetan udalerri
horretan erroldatutakoek bakarrik parte hartu ahal izango
dutela. Sailburu jaunak hauxe esan zuen hitzez hitz:
"Sailak Donostian eraikiko dituen etxebizitzak
donostiarrentzat izango dira".

Arrazoi horrengatik, Talde Popularrak bi galdera egin nahi
dizkizu: irizpide hori Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza
Sailak aurrerantzean eraikiko dituen etxebizitza babestuen
sustapen guztietan eta bakoitzean ezartzea pentsatzen al
duzu? Eta bestea: irizpide berri hau antzeko agindu edo
arauren baten bidez arautzea pentsatzen al duzu?

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko sailburu dan
Madrazo jaunak dau hitza.

ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILBURUAK (Madrazo
Lavín): Gracias, señor Presidente.

Quiroga andrea, zuk ulertuko duzun bezala, etxebizitza
babestuen sustapen bakoitzean interesa duten udalerrien
zerrenda ez da ausaz edo aukeran ezartzen. Sustapenean
interesa duten udalerrien zerrenda askotan