Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2002.11.28
50
02:42
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00188Etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:42)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-IU LT) (01:48)Bideoa ikusi

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (01:55)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (01:58)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (02:00)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (02:03)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:07)Bideoa ikusi

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-IU LT) (02:09)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (Eserlekutik) (02:14)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (02:15)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (02:18)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:19)Bideoa ikusi

Testua

LEHENDAKARIAK: Gai-zerrendako laugarren puntua: "Popular
Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez
besteko proposamena, etxebizitza erosteko finantza-neurriei
buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Zeregin horretan zuzen-zuzenean sartuz, Euskal Talde
Popularraren txanda izango dogu. Bere izenean, Quiroga
andreak dau hitza.

QUIROGA CIA andreak: Bai, eskerrik asko, lehendakari jauna,
eta egun on.

Oraingoan ere, oposizioaren ekimenez, hemen dugu berriro
eztabaidagai etxebizitza. Oxala, jaun-andreok, luzaro gabe
izango bagenu hemen eztabaida hau Legebiltzarrean, ez
ordea, oposizioak ekarrita, III. Etxebizitza Plana
aurkeztua duela-eta Gobernuaren beraren ekimenez baizik.
Eztabaida behar-beharrezkoa, gure iritziz, eta horregatik
eskatu dugu legez besteko proposamen baten bidez,
Legebiltzar honek onetsiko duelakoan. Talde batzuek eta
besteek Etxebizitza Planaren xede nagusia iristeko
proposamenak aurkezteko aukera izango duten eztabaida:
etxebizitza duina eskuratu ahal izatea bermatzeko.

Eta horretarakoxe aurkeztu dugu, hain zuzen ere, ekimen
hau: gure ikuspegitik begiratuta, Etxebizitza eta Gizarte
Gaietarako sailburuaren agindua, 2002ko urriaren 9koa,
etxebizitza babestua nahiz librea edo erabilitakoa,
erosteko neurri finantzarioei buruzkoa, hobetzen
laguntzeko.

Etxebizitza librea edo erabilitakoa erosteko laguntzaren
aldetik, agindu honetan gehieneko prezioak berraztertu
dira, eta baita Eusko Jaurlaritzak laguntzatan emateko
portzentaia gehitu ere, 2000ko abenduaren 26ko aginduaren
aldean.

Talde Popularrekook uste dugu, batetik, beharrezkoa dela
etxebizitza babesturik eskuratu ez dutela-eta merkatu
librera jo beharrean direnei etxebizitza libreak eskuratzen
lagunduko dieten neurriak abiaraztea, zeren, etxebizitza
libreak baino babestu gehiago eraikitzeko Eusko
Jaurlaritzaren planak gorabehera, gaurkoz behintzat ez
baita inondik inora ere nahikoa etxebizitza babestuetan
dagoen eskaintza. Eta asko dira, jaun-andreok, etxebizitza
babestu bat