Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako lege-proposamena, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko Legea aldatzekoa. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.02.07
55
06:14

Jatorrizko ekimenak

07\09\02\02\00014Herri Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko Legea aldatzeko.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (00:01)Bideoa ikusi

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (00:08)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Larreina Valderrama, Rafael (EA LT) (00:14)Bideoa ikusi

Arraibi Iza, Mikel (NV LT) (00:22)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (00:26)Bideoa ikusi

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (00:33)Bideoa ikusi

Larreina Valderrama, Rafael (EA LT) (00:37)Bideoa ikusi

Arraibi Iza, Mikel (NV LT) (00:42)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:44)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (00:45)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako lege-proposamena, Herri Kontuen Euskal
Epaitegiari buruzko legea aldatzekoa. Aintzat hartzeari
buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Jaun-andreok, banatu jatzuen dokumentazioan daukazue
Jaurlaritzaren irizpidea, eta, horrenbestez, irakurri
barik, eztabaidari ekingo deutsagu zuzenean.

Turno a favor, aldeko txanda. Nork nahi du hitz egin, talde
proposatzaileaz gain, jakina? Euskal Sozialistak Taldeak...
Ederki.

Hortaz ba, aurrera joanez, txanda honetan Euskal Talde
Popularreko ordezkariak, Damborenea jaunak, dau hitza.

DAMBORENEA BASTERRECHEA jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
jauna.

Lege-proposamen honen bidez iritsi nahi dugun helburua
Herri Kontuen Epaitegia lurralde historikoetako Batzar
Nagusietan ere agertzera behartzea da. Zergatik planteatu
dugu guk betebehar hori, jakinik egun indarrean dagoen
legean ez dela jaso izan orain artean, Eusko Jaurlaritzaren
irizpenean adierazi bezala, ez dela beharrezkoa izan edo ez
zela beharrezkoa izaten halako obligaziorik egoterik,
Euskal Jaurlaritzak esan bezala, aipatu diren foru-erakunde
horien eta Kontuen Epaitegiaren arteko erlazio
instituzional eraginkor bat egoteko?

Orain artean, esan dudan bezala, lehen azaldu dizuedan
bezala, ez da beharrezkoa izan. Eta, agertu ere, urte asko
dira Kontuen Epaitegia batzar nagusietan agertzen dela,
foru-erakundeek eskatuta batzuetan, Epaitegiak berak
eskatuta ere bai beste batzuetan, inolako arazorik gabe.
Zer dela eta planteatzen dugu, hortaz, obligazio hori
ezartzea? Gure iritziz, zenbait gauzaren inguruko
garbitasunak ematera behartzen duen gauza funtsezko bat
gertatu delako.

Lehenik, Kontuen Epaitegiaren legearen beraren 11.2
artikulua betez, Arabako Batzarrek bere garaian –eta bere
garaian diogunean 2001az ari gara– beren idatzia aurkeztu
zuten, guk zabaldurik dugun tramite berbera hain justu,
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak urteko lan-programa egin
zezan. Eta lehentasun horien artean,