Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Ebazpen proposamena, M.ª Isabel Celaá Diéguez eta beste hamasei legebiltzarkidek aurkeztua, euskal hezkuntzari buruzko inkesta-batzorde bat sortzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.02.07
55
06:14

Jatorrizko ekimenak

07\11\08\00\00006Euskal hezkuntzari buruzko inkesta-batzorde bat sortzeari buruz.

Izapideak

Ekimena erretiratu dute

Hizlariak

Aldeko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:35)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (00:48)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (01:00)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (Eserlekutik) (01:03)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Iza, Txomin (NV LT) (Eserlekutik) (01:05)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (01:09)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:16)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (Eserlekutik) (01:23)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:23)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Ebazpen-proposamena,
María Isabel Celaá Diéguez eta beste hamasei
legebiltzarkidek aurkeztua, euskal hezkuntzari buruzko
inkesta-batzorde bat sortzeari buruzkoa. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Eta zeregin horretan, ekimena aurkeztu dauan
legebiltzarkideen txanda eta hitza izango dogu, ekimen hori
aldeztu eta aurkezteko aukera izan daien. Celaá andrea,
zeuk dozu hitza.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Sí, señor Presidente. Muchas
gracias.

Lehendakari jauna, jaun-andreok, gure Taldearen izenean
eskerrak eman nahi dizkiot Talde Popularrari, egindako
izenpe-maileguarengatik, baliagarriak izan baitira ekimen
hau aldezteko; eztabaidari buruzko iritzia aurretik finkatu
gabe, noski, jakina baita hezkuntzaren eremuan, gure artean
ditugun aldeak, seguruenik azalduko direnak.

Beraz, eskerrak eman nahi dizkiot berriro ere talde horri,
Gobernua aldezten duten taldeek gure herrialdeko hezkuntzaz
eztabaidarik nahi ez dutela ikusita, batez ere. Eta
harrigarria da, eztabaida hau, jaun-andreok, ez baita
inoren aurka. Herri honetako hezkuntzaren eta beraren
kalitatearen aldeko eztabaida da, horixe besterik ez, eta
gutxiagorik ere ez. Eta elkarrizketari ekin nahi dio,
elkarrizketari, adituei eta hezkuntza-alorreko
profesionalen beste iritzi batzuei Legebiltzarreko ateak
zabalduz.

Ez da abertzaletasunaren gaineko eztabaida, ez da marko
juridiko-politikoaren gaineko eztabaida, ez da
autogobernuari buruzko eztabaida, ez da zuen ustez politika
gogortzeko omen diren gai horietakoren bati buruzko
eztabaida. Euskal hezkuntzari eta duen kalitateari buruzko
eztabaida da, alajaina.

Eta babesik eza hori Hezkuntza Saileko buruaren –eta gaur
ere hemen ez dagoenaren– interes erretorikoei bakarrik
komeni zaio, ez baitzaio Gobernuari ere komeni; baina
isiltasun esanguratsu batzuk ikusita, pentsa genezake ez
zaudetela prest zuen interesetarako ona ez den eztabaidarik
Legebiltzarrean bultzatzeko; eta zuen interesa erabat
alderdikoia da eta boterea mantentzeko