Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, "Etxebide" Etxebizitza Bideratzeko III. Planari buruzko eztabaida bat egitea dela eta. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.02.14
56
05:31

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00198"Etxebide" Etxebizitza Bideratzeko III. Planari buruzko eztabaida bat egitea dela eta.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:43)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (02:50)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (00:00)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (00:02)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (00:13)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (00:17)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (00:24)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (00:32)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (00:35)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (00:40)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:44)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, 'Etxebide'
Etxebizitza Bideratzeko III. Planari buruzko eztabaida bat
egitea dala eta".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez, beti bezala,
ekimena aurkeztu dauan taldearen txanda izango dogu. Hau
da, Euskal Talde Popularreko ordezkariak, Quiroga andreak,
dau hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna, eta
egun on.

Gaur eztabaidatuko dugun legez besteko proposamena joan den
azaroan aurkeztu zuen Talde Popularrak Ganbera honetan
lehenbailehen eztabaida zedin. Hala ere, Legebiltzarreko
Mahaiak premia hori ezestea erabaki zuen. Eta nik uste dut
beharrezkoa dela gogoraraztea zein testuingurutan aurkezten
duen Alderdi Popularrak ekimen hau eta zergatik den hain
premiazkoa.

Madrazo jaunak Ganbera honen aurrean Etxebizitza eta
Gizarte Gaietako sailburu gisa egin zuen lehen agerraldian,
besteak beste, 2002-2005 urteetarako Etxebizitza-Plan berri
bat egiteko asmoa adierazi zuen, orduan oraindik indarrean
zegoen 2000-2003 Etxebizitza-Plana, Eusko Alkartasunako
Ormazabal jauna Etxebizitza Sailburua zen garaian
onetsitakoa ordezteko.

Oposizioko taldeek, edota, talde honek behintzat, itxura
guztien arabera askotan aldatutako zirriborro bat jaso
zuen, hala baitzioen dokumentuak berak, bestelako
xehetasunik gabe. Eta oker oroitzen ez baldin banaiz,
aurreko plana, II Etxebizitza-Plana egiterakoan, oposizioko
taldeok bilera bat izan genuen orduan sailburu zen
Ormazabal jaunarekin, eta bilera hartan planaren lerro
nagusiak azaldu zizkigun.

Gero, eta, berriro diot, Etxebizitza Sailaren aldetik
gehiago berririk izan gabe, joan den urteko azaroaren 5ean
Gobernuko sailburuak III Etxebizitza Plana onartu zuen, hau
da, Gobernu honek datozen lau urteetan garatu nahi duen
etxebizitzari buruzko politika jasotzen duen dokumentua.

Alderdi Popularrak espero zuen, aurreko planekin gertatu
zen bezala, hirugarren plan honek ere tramite bera
jarraituko zuela eta