Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euskal Autonomi Elkarteko 1983ko Aurrekontuko idazki bateratuan, apirilaren 18ko 1/1983 Dekretu Legegile bidez onartutakoan, seigarren erabaki gehigarrian ezarrita dagoen Langabeziari Aurre egiteko Lanen Baltzaren kontura dirulaguntzen esleipena aldatzeko baimena ematen duen irailaren 12ko 4/1983 Lege-Dekretua sendestera edo baliogabetzera bideratutako eztabaidaketa eta osoarekiko boto-emanketa.
1983.10.06
34
07:39

Jatorrizko ekimenak

01\09\01\00\00048Apirilaren 18ko 1/1983 Legegintza-dekretuz onarturiko Euskal Herriko Autonomia Elkartearen 1983.erako Guztizko Diruegitamuen bateratutako idazkiaren seigarren erabaki gehigarrian ohartematen den langabeziari aurka egiteko lan-baltzaren pentzutango dirulaguntza ematearen aldakuntza onartzeari buruzko irailaren 20ko 4/1983 dekretu-legeari lege-sendespena egitezkoa.
01\10\09\00\00002Apirilaren 18ko 1/1983 legegintza-dekretuz onarturiko Euskal Herriko Autonomia Elkartearen 1983rako Guztizko Diruegitamuen bateratutako idazkiaren seigarren erabaki gehigarrian ohartematen den langabeziari aurka egiteko lan-baltzaren pentzutango dirulaguntza-ematearen aldakuntza onartzeari buruzkoa.

Izapideak

-
-

Hizlariak

Jaurlaritzako Autonomi Gaietarako Lehendakariorde (00:07)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

de Griñó Rabert, Santiago (Mx-AP LT) (00:11)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (Eserlekutik) (00:12)Bideoa ikusi

Pérez García, Alberto (SV-ES LT) (00:13)Bideoa ikusi

Ormazabal Zamakona, Francisco José (NV LT) (Eserlekutik) (00:15)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:16)Bideoa ikusi

Testua


LEHENDAKARI jaunak: Gaizerrendako
bigarren puntua: "Euskal Autonomi Elkarteko
1983ko Aurrekontuko idazki bateratuan, apirilaren
18ko 1/1983 Dekretu Legegile bidez onartutakoan,
seigarren erabaki gehigarrian ezarrita dagoen
Langabeziari Aurre egiteko Lanen Baltzaren kontura
dirulaguntzen esleipena aldatzeko baimena ematen
duen irailaren 12ko 4/1983 Lege-Dekretua
sendestera edo baliogabetzera bideratutako
eztabaidaketa eta osoarekiko boto-emanketa".

Jaurlaritzaren aldetiko lege-dekretuaren
adierazpena. Autonomi Arazoetarako Jaurlaritzako
Lehendakariordeak du hizpidea.

AUTONOMI ARAZOETARAKO
JAURLARITZAKO LEHENDAKARIORDE
(Fenández Pelaz) jaunak: Lehendakari jauna, jaun-
andre legebiltzarkideok, oso labur, sendespena
eztabaidatzen zaion lege-dekretuak berak dioena ere
ikaragarri laburra delako. Ondorengo hau besterik ez
da, hots, zenbait udalek aditzera eman diguten
zerbait, alegia, Langabeziari Aurre Egiteko Lan-
Baltzatiko dirulaguntzez dirubidetutako zenbait lan,
egiteratze-aldi jakin batean daudenak, uholdeen
ondorioz bete ezinak zirela, bazitekeelako premia
handiagoa zuten beste behar batzuk egotea edota,
aurrikusitako kostu berarekin ezinezkoa gertatutko
zelako lana aurrera eramatea.

Ildo honetatik dagokion eskaera egiteko epe
bat irekitzen da hemen, hain zuzen bihar bukatzen
dena, eskaera honetan bere garaian izendatu zen
dirulaguntzaren norakoa aldatzeko eskatzera
eramaten duten arrazoiak jaso beharko direlakik, era
berean Autonomi Elkarteko Aurrekontuen lege
Orokorrak berak honi buruz aipatzen dituen agiriak
erantsiz. Eta egitasmo berriak behin eta berriz aipatu
den Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorren
legeko seigarren erabaki gehigarriko hirugarren
lerroaldean adierazten diren lanei loturik egoteko
premia aipatzen da baita ere.

Orain arte, Legebiltzarrari orain arte modu
ez-ofizialean jakin dugunaren berri emateko,
oraindik ez baita horretarako epea bukatu, honez
gero lau eskaera aurkeztu dira, hain zuzen Bakio,
Mungia, Arrakundiaga eta Gueñesko