Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Euskadiko Ezkerra Legebiltzarreko Taldeak Euskadiko Ekonomi eta Gizarte-Kontseilua sortzeari buruz egindako lege-saloa aintzat hartzeari lotutako eztabaidaketa eta behin-betiko ebazpena.
1983.10.06
34
07:39

Jatorrizko ekimenak

01\09\02\02\00052Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren erakuntzari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:08)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Pérez García, Alberto (SV-ES LT) (01:34)Bideoa ikusi

Ormazabal Zamakona, Francisco José (NV LT) (01:43)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:47)Bideoa ikusi

Consejero Secretario de la Presidencia (01:54)Bideoa ikusi

Ormazabal Zamakona, Francisco José (NV LT) (Eserlekutik) (01:56)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (Eserlekutik) (01:57)Bideoa ikusi

Ormazabal Zamakona, Francisco José (NV LT) (Eserlekutik) (01:59)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:00)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Urbistondo Ruiz de Galarreta, Gonzalo (Misto LT) (Eserlekutik) (02:01)Bideoa ikusi

Testua

Bilerari berriro ekiten zaio 10ak eta 16 minutu
direnean.

LEHENDAKARI (Pujana Arza) jaunak:
Bilerari berriro ekiten zaio.

Gaizerrendako zazpigarren puntua:
"Euskadiko Ezkerra Legebiltzarreko Taldeak
Euskadiko Ekonomi eta Gizarte-Kontseilua sortzeari
buruz egindako lege-saloa aintzat hartzeari lotutako
eztabaidaketa eta behin-betiko ebazpena".

Irakurketarik egin gabe, lege-saloaren alde
hitz egiteko txanda. Auzmendi jaunak du hizpidea.

AUZMENDI AIERBE jaunak:
Lehendakari jauna, parlamentari jaun-andreok,
Euskadiko Ezkerrak orain dela lau hilabete aurkeztu
zuen lege-proposamen honen inguruan planteatzen
diren gaiak ez dira berriak Parlamentu honetan,
Legebiltzar honetan, zeren eta beste hainbat alditan
ere, zuzenean ez baldin bada ere, gai honekin
harremana duten hainbat arazoren inguruan
planteatu izan dira gisa hontako proposamenak.
Honek, beraz, esan nahi du behin eta berriz
Parlamentu honetan, talde parlamentario ezberdinak
ados egon garela horrelako tresna batzuk sortzea
beharrezko dela Euskal Herrian, ekonomi alorrean
Euskal Herriko sektore ezberdinek parte har dezaten
eta era honetan egia bihurtu baita ere nolabait denok
ados gaudela behin eta berriz esan dugun helburu
hori, demokrazia, alegia, ez dedila bakarrik
instituzio politiko soil batzuetara mugatu eta
instituzio politiko batzuek desarroilatzera edo
bilakatzera mugatu, baizik eta aldi berean,
demokrazia hori benetakoa izango baldin bada,
beharrezkoa dela ekonomia mundura hedatzea eta,
horretarako noski demokraziak partizipazioa
eskatzen duelarik, herriaren eskuhartzea eskatzen
duelarik, horretarako beharrezko zela herriaren eta
herriko sektore ezberdinen partizipazio hori posible
egingo zuen tresna bat martxan jartzea.

Eta, hori da, hain zuzen, proposamen
honekin planteatzen duguna, lege-proposamen
honekin plantea-tzen duguna. Badakit aurrez Euskal
Gobernuaren iritzia zein den. Jakin arazi digu edo
jakin arazi zigun gure proposamen hau
konsiderazioan hartzea edo aintzat hartzearen
aurkako