Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, 0-3 urtekoentzat sare publiko bat sortzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.03.07
59
07:34

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\002170-3 urtekoentzat sare publiko bat sortzeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (01:24)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (01:36)Bideoa ikusi

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (01:48)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:58)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (02:10)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (02:22)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (02:36)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (02:42)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (02:49)Bideoa ikusi

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (02:50)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (02:53)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (00:00)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (00:05)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:14)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euskal Sozialistak
Legebiltzar Taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena,
0-3 urte bitarteko sare publikoa sortzeari buruzkoa.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Ekimena aurkeztu dauan taldearen txanda izango dogu. Eta
arlo horretan sartuz, Euskal Sozialistak Taldearen
ordezkari dan Celaá andreak dau hitza.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Mila esker, presidente jauna.
Legebiltzarkide jaun-andreok, egun on denori.

Tribuna honetara hezkuntzan, gizartean eta politikan
garrantzi handia duen gai batekin gatoz. Gai honek "gaia"
bihurtzeko itxura guztiak ditu, konpondu gabe zenbat
denbora daraman kontuan hartuta. Gai honek gure euskal
familien ongizatean eta antolaketan, gure herria
antolatzeko moduan, datozen belaunaldiei utzi nahi diegun
hezkuntza-sistemaren ereduan, administrazio publikoek
heziketa eskaintzeko duten obligazioaren eta pertsonak
heziketa jasotzeko duen eskubidearen artean dagoen
harremanean, funtzio publikoaren kantitatean, eskola
publikoaren kantitatean eta kalitatean eta beste hainbat
alderditan du eragina.

Baina, hori guztia garrantzitsua bada ere, legebiltzarkide
jaun-andreok, bada hori baino garrantzitsuagoa den beste
kontu bat ere. Eta gai garrantzitsu hori haurrek heziketa
jasotzeko duten eskubidea da. Ez bakarrik zainduta
egotekoa, izan ere, gehiago egiten duenak gutxiago ere
egiten du, baizik eta heziketa jasotzekoa. LOGSEren eta
LOCEren garaipena izan zena errealitate bihurtzea
mesprezatu egin da eta mesprezatu egiten da gure Autonomia
Erkidegoan: heziketa jasotzeko eskubidea jaiotzatik,
sortzetik, haurtxoa sortzen den une beretik.

Eskubide eta obligazio multzo hau, legebiltzarkideok,
Erkidego honetan, eta, hain zuzen ere, Erkidego honetako
hezkuntza-sistemak dituen ezaugarrien ondorioz, era batera
bakarrik (azpimarratu egiten dut, bakarrik) babes daiteke:
sare publikoaren ateak irekiz 0-3 etapari. Sare
publikoarenak. Eskola publikoaren ateak irekiz 0-3 etapari.
Zein formula erabiliz, legebiltzarkide