Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Interpelazioa, María del Pilar Unzalu Pérez de Eulate Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Taldeko legebiltzarkideak Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuari egina, Uraren Euskal Administrazioaren legeari buruzkoa.
2003.03.07
59
07:34
Deialdiko hamaikagarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\10\04\01\00127Uraren Euskal Administrazioaren legeari buruz.

Izapideak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuak erantzuten du.

Hizlariak

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (00:15)Bideoa ikusi

Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro sailburua (00:23)Bideoa ikusi

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (00:34)Bideoa ikusi

Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro sailburua (00:38)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamaikagarren puntua: "María del Pilar
Unzalu Pérez de Eulate Euskal Sozialistak Taldeko
legebiltzarkideak, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen
sailburuari egindako interpelazioa, uraren euskal
administrazioaren legeari buruzkoa".

Unzalu andrea, zeurea hitza.

UNZALU PÉREZ DE EULATE andreak: Lehendakari, jaun-andreok,
arratsalde on.

Euskal Sozialistak Taldeak gaur, hona, eztabaidatzeko
dakarren gaia, lehen ere eztabaidatu izan dugu bizpahiru
aldiz Legebiltzarrean. Baina, edozein modutan ere, uraren
legearen arautze-alorrean ditugun eskumenen eremuan kokatu
behar dugula uste dut.

Eta gogorarazi egin behar dizuet, eta zuri batez ere,
sailburu jauna, Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren
arabera, erkidegoari dagokiola, uraren, ubideen eta
ureztatzeen aprobetxamendua; 1994. urtetik, eginkizunak,
zerbitzuak, giza eta materia bitartekoak eskualdatu
zituztenetik, Erkidegoak bere gain hartu zituela honako
hauek: uraren plangintza egiteko eta berrikusteko
eginkizuna; jabetza publikoko ura isurtzeko, erabiltzeko
edo aprobetxatzeko baimenak; ur-polizia izatekoa; Euskal
Herrian egingo diren ubide eta lan guztien baimena, baldin
eta interes orokortzat jotzen ez badira. Eta, bestalde,
lurraldea antolatzeko, legeak garatzeko eta ingurumen-
gaietan oinarrizko legeak gauzatzeko, bakarkako eskumena
dugu.

Hau da, sailburu jauna, legezko lanabes guztiak dituzu
uraren euskal administrazio osoa arautzeko. Baina
sozialistok ez dugu uste aginpide hori hautazkoa denik,
gauzatzeko edo dagoen bezala uzteko aukerarik duzunik. Eta
gobernukide gisa, eskumenak nahitaez garatu behar dituzula
uste dugu. Eta horixe da uraren legea eskatzeko dugun
arrazoietariko bat.

Baina, arrazoi gehiago ere badira. Bigarrena, eskumenei
dagokiena. Gure Erkidegoko urari buruzko eskumenak, ongi
dakizunez, hiru erakunde-maila ditu. Lurralde historikoen
esku dago ur-lanak egitea, eta lurraldeko udalei laguntza
teknikoa juridikoa eta ekonomikoa ematea. Bestalde, udal-
erregimenari dagokion euskal