Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

11
Euskadiko Ezkerrako legebiltzarreko Taldeak Toki-Administrazioko Sailburuordeak batzordean Euskadiko Ezkerrako Taldeko legebiltzarkide den Martin Auzmendi jaunak, udalbatzetako lehiaketak eta kontratuak epaitzeko mahaian Jaurlaritzak duen ordezkaritzarekin lotuta egindako galdera bati buruz emandako erantzunarekin zerikusia duen Eusko Jaurlaritzari egiten dion galdeketa.
1983.10.06
34
07:39

Jatorrizko ekimenak

01\10\04\01\00077Toki Erakundetako lehiaketa eta akurapenetarako epaimahaietako Jaurlaritzaren ordezkariez egindako erantzun-eskeari Toki Arduralaritzako sailuburuordeak batzordean ihardetsitakoari buruzkoa.

Izapideak

Gai-zerrendako 11. puntua.

Hizlariak

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:01)Bideoa ikusi

Consejero Secretario de la Presidencia (01:09)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (Eserlekutik) (01:19)Bideoa ikusi

Consejero Secretario de la Presidencia (01:22)Bideoa ikusi

Testua


LEHENDAKARI jaunak: Gai-zerrendako
ha-maikagarren puntua: "Euskadiko Ezkerrako
legebiltza-rreko Taldeak Toki-Administrazioko
Sailburuordeak ba-tzordean Euskadiko Ezkerrako
Taldeko legebiltzarkide den Martin Auzmendi
jaunak, udalbatzetako lehiaketak eta kontratuak
epaitzeko mahaian Jaurlaritzak duen
ordezkaritzarekin lotuta egindako galdera bati buruz
emandako erantzunarekin zerikusia duen Eusko
Jaurlaritzari egiten dion galdeketa".

Auzmendi jauna, hizpidea duzu.

AUZMENDI AIERBE jaunak:
Lehendakari jauna, parlamentari jaun-andreok,
Sekretaritzako Kon-tseilari jauna, interpelapen
honek badu istoria laburtxo bat, aurretik gertatua.
Urte hontako maiatzaren 26an, alegia, aurkeztu
genuen Parlamentu honetan galdera bat edo aurkeztu
genituen galdera batzuk, Udal Administrazioko
Bizekonsejeriari zuzenduak, beronek galdera hauei
batzordean erantzun ziezaien. Galdera hauen
erantzunak hutsean geratu ziren, noski, zeren eta
ekainaren 15ean Bizekontseilari honek batzordean
eman zuen erantzuna guk planteatzen genituen
galdera haien zentzua eta oinarria ukatzea bakarrik
izan zen.

Posible da, beharbada, guk aurkeztu
genituen galdera haietan nolabaiteko okerren batzuk
edo egotea, nolabaiteko nahasketara zeraman
arazoren bat egotea, alegia, zeren eta hitz egiten
genuen alde batez konkurtso eta kontratoaz. Guk
onartzen dugu horrek, beharbada, sortu zezakeela
nahasketaren bat; baina, hala eta guztiz ere, guk
pentsatzen dugu nahasketa posible horrek ez duela
inolaz ere justifikatzen hartu genuen erantzuna,
alegia, bat-batean eta besterik gabe Gobernuak parte
hartu ote duen konkurtso hoietan ukatzea.
Horregatik, beraz, berriro ere gure nolabaiteko
insistentzia gai honen inguruan eta baita ere
eskakizuna Gobernuak argitu dezala bere jarrera guk
planteatzen ditugun arazo hauen inguruan.

Legebiltzarreko Talde honek aurkezten
duen galdeketari dagokionez, guk onartzen dugu
behar bada 83ko maiatzaren 26an egin genuen
galderan Enpleguko Sailburuorde jaunari nahasketa
eragin zion