Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, euskal unibertsitate-legea prestatzeko lanetan EHUk parte hartzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.03.14
60
04:32
Deialdiko bosgarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00222Babes ofizialeko etxebizitzen alorreko arau sakabanatuak bateratu eta eguneratuko dituen lege bat egiteari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (02:32)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (02:46)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:00)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:08)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (00:17)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (00:25)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (00:26)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (Eserlekutik) (00:26)Bideoa ikusi

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (00:27)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (00:32)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:33)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (00:38)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (00:42)Bideoa ikusi

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (00:45)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:46)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, euskal
unibertsitate-legea prestatzeko lanetan Euskal
Unibertsitatea parte hartzeari buruzkoa".

Proposamena, hau da, ekimena aurkeztu dauan taldearen hitza
izango da, eta bere izenean Ortega jaunak dau hitza.
(Marmarrak.)

ORTEGA CACHÓN jaunak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.
Egun on, legebiltzarkide jaun-andreok.

Hezkuntza Sailaren kudeaketa...

LEHENDAKARIAK: Barkatu, Ortega jauna. Isilik egon zaitezte,
arren, legebiltzarkide jaun-andreok...

Jarraitu, mesedez.

ORTEGA CACHÓN jaunak: Hezkuntza Sailaren kudeaketa,
lehendakari jauna, eta Iztueta andrearen kudeaketa zehatza
Unibertsitatearen arloan, Euskal Herriko goi mailako
hezkuntzaren arloan, benetan tamalgarria da, txarra da, eta
ez Unibertsitatearentzat oro har, baizik eta bereziki
Unibertsitate publikoarentzat.

Eusko Jaurlaritzaren historian sailburu batek, hezkuntza-
arloaren arduradun batek, inoiz ez ditu hainbeste arazo
izan Unibertsitate publikoaren errektorearekin, eta
Hezkuntza sailburu bat baino gehiago eta errektore bat
baino gehiago izan dira, baina inoiz ez dira hainbeste
arazo izan, inoiz ez dute hainbesteko desadostasunik izan,
inoiz ez dira hainbeste oztopo izan bi erakunde
garrantzitsu hauen, Gobernuaren eta Euskal Herriko
Unibertsitatearen artean. Arazoak, gatazkak, oztopoak baino
ez ditugu izan Hezkuntza sailburua, Iztueta andrea,
izendatu zen une beretik.

Iazko udan kontratazio-dekretuarekin izan genituen arazoak,
Unibertsitatean irakasleak kontratatzeko aukera ematen zuen
dekretuarekin. Ez genuen Unibertsitateak kontratuak egin
ahal izateko behar zen esparru juridikorik, eta Eusko
Jaurlaritzak bere gain zuen Unibertsitatean irakasleak
kontratatu ahal izateko esparru juridikoa errazteko
erantzukizuna.

Baina ez zen hala gertatu, eta, ondorioz, errektoreak
Legebiltzarrera etorri behar izan zuen, bada, dekretua
berehala egiten ez bazen ikasturteari normaltasunez ezingo
zitzaiola ekin