Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, lurzoruaren euskal legeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.03.21
62
04:29
Deialdiko bosgarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00230Lurzoruaren euskal legeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (01:46)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (01:54)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (01:59)Bideoa ikusi

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (02:02)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (02:08)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (02:14)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (00:00)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (Eserlekutik) (00:05)Bideoa ikusi

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (Eserlekutik) (00:06)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (00:08)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:11)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Euskal Talde Popularrak
egindako legez besteko proposamena, Lurzoruaren legeari
buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joango ginateke. Eta
zeregin horretan sartuz, ekimena aurkeztu dauan taldearen
txanda, hau da, Euskal Talde Popularraren ordezkari dan
Damborenea jaunak dau hitza.

DAMBORENEA BASTERRECHEA jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
jauna.

Guk legez besteko proposamen bat aurkeztu dugu, ez dakit
zenbatgarrena den, Eusko Jaurlaritzari eskatuz Ganbera
honetara ekar dezala Euskadiko Lurzoruaren legea. Ez ditugu
aurreko eztabaidak errepikatuko, esanez, bada, gure
Autonomia Erkidegoa dela etxebizitza garestienak dituen
Autonomia Erkidegoa, gure hiriak herritarrentzat
etxebizitzarik garestienen errekorretan daudela... Ez dugu
gogoratuko Ganbera honetan talde guztiek esan digutela
Jaurlaritza honen lehentasunetako bat dela Lurzoruaren
legea izatea... Ez dugu gogoratuko hori guztia, bada, behin
baino gehiagotan errepikatu duzuelako Ganbera honetan.

Dena den, errepaso labur bat egitea komeni da, ezta?, izan
ere, oso data jakinetan gaude, 2001eko maiatzaren 13tik
ia legegintzaldiaren erdia pasatu da eta gaur, 2003ko
apirilak 21, euskal Autonomia Erkidegoa da Lurzoruaren
legerik ez duen autonomia erkidego bakarra. Eta gainerako
autonomia erkidego guztiek bezala eskuduntza esklusiboa
dugu, ez bakarrik Autonomia Estatutuak eta Konstituzioak
esaten dutelako, baizik eta halaxe adierazi zuelako
Konstituzio Auzitegiak berak orain dela urte batzuk, orain
dela bost urte baino gehiago.

Nahiz eta Legebiltzar honek aho batez lortu dituen
akordioak Eusko Jaurlaritzari eskatuz lurzoruaren lege-
proiektua ekar dezala (2000ko azaroaren 30ekoa edota
azkenekoa, 2001eko urriaren 24koa, gogoratuko ditut
bakarrik), esan bezala, Francoren Lurzoruaren legea
ezartzen duen Autonomia Erkidego bakarra da gurea. Nik ez
dakit Jaurlaritza osatzen duten taldeen miraren ondorio
den, oso sarri aipatzen baitute, edota Jaurlaritza babesten
duten