Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos, Eusko Alkartasuna eta Mistoa-Ezker Batua/Izquierda Unida/Berdeak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, gerra pizten bada, Irakeko herri kurduak biziko duen egoerari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.03.28
63
05:49
Deialdiko bigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00239Gerra pizten bada, Irakeko herri kurduak biziko duen egoerari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (00:49)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:56)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (01:08)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (01:18)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (01:30)Bideoa ikusi

Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT) (01:41)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (01:52)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:55)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (01:59)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (02:06)Bideoa ikusi

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (02:12)Bideoa ikusi

Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT) (00:00)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (00:07)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (Eserlekutik) (00:08)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (00:12)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:12)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua


Gai-zerrendako bigarren puntua: "Lehenbailehen
eztabaidatzeko, Euzko Abertzaleak, Eusko Alkartasuna eta
Mistoa-Ezker Batua/Berdeak legebiltzar-taldeek egindako
legez besteko proposamena, gerra pizten bada Irakeko herri
kurduak biziko duen egoerari buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez, ekimena
aurkeztu daben taldeen txanda izango dogu. Hau da, Mistoa-
Ezker Batua/Berdeak Taldearen ordezkari dan Bilbao andreak
dau hitza.

BILBAO CUEVAS andreak: Lehendakari jauna, legebiltzarkide
jaun-andreok, egun on.

Zenbait gauzak, nahiz eta behin eta berriro errepikatu,
beti izaten dute zentzua. Horrenbestez, gerra honen aurka
mezu ugari igorri ondoren, gaur merezi du, gerraren
ankerkeria ezkutatzea lortzen ez duen hainbeste
propagandaren aurrean, hainbesteko gizatxarkeriaren
aurrean, gure hitzak errepikatzea.

Guztiek dakite, propaganda gisa esaten dena esaten dela
ere, gezurra gezurraren gainean esaten dela ere, gerra hau
ez dela ez nazioarteko zuzenbidearen aldekoa, ez Iraken
demokrazia berreskuratzearen aldekoa, ez erabat suntsitzen
duten armen aurkakoa. Gerra hau Iparramerikako eskuin
muturrak eta petrolioaren kudeatzaileek sustatu dute euren
interes ekonomikoak eta geoestrategikoak babesteko eta/edo
fedegabearen aurkako gurutzada egiteko, nahiz eta zuzenean
Erdi Arotik ateratako amets gaiztoa iruditu. Berez, jadanik
hasi dira milioi askotako kontratuak eta enkanteak
eskaintzen iragarri den berreraikuntzaren kasino-negozioan.

Eta egoera honen erdian Gobernu zentrala, eta oso bereziki
Gobernuko presidentea, lukurreriaren eta gerraren seme-
alabekin zurikeriaz bat eginda dugu (pairatzen dugu).
Zurikeriaren eta arduragabekeriaren azkeneko adibidea Bilbo
gainean B-52 hegazkinek egindako hegaldia dugu, eta segur
aski deposituak erregaiez ere bete dituzte bertan, urrunago
joan gabe.

Gerraren logikak, hain modu lotsagarrian babesten denak,
izan ere, ezin dugu ahantzi herritarren ehuneko 91 aurka
dagoela, CISen azkeneko inkestaren arabera, badirudi