Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, garapenerako lankidetzaren gaineko legeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.04.11
65
04:35
Deialdiko hirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00232Garapenerako lankidetzaren gaineko legeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (01:21)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (01:30)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:43)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (01:52)Bideoa ikusi

Antia Vinós, Nerea (NV LT) (01:58)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Damborenea Basterrechea, Antonio (PV-ETP LT) (00:00)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (00:08)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (00:14)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:20)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Popular Vasco-Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, garapenerako lankidetzaren gaineko legeari
buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Hau da, Euskal Talde Popularrak dau hitza, eta, bere
izenean, Damborenea jaunak.

DAMBORENEA BASTERRECHEA jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
jauna.

Legez besteko proposamen honetan Eusko Jaurlaritzari
eskatzen diogu (azkeneko aldia izatea nahiko nuke) behingoz
garapenerako lankidetzaren gaineko lege-proiektua aurkez
dezala.

Zuek guztiok dakizuen bezala, eskari hau azkeneko aldiz
2001eko urriaren 19an egin zen, eta talde guztiok aho batez
adostu genuen lege-proiektuari lehentasuna ematea Eusko
Jaurlaritzaren legegintza-egutegian eta Ganberaren aurrean
2002. urtean zehar aurkeztea.

Urte eta erdi baino gehiago igaro da jadanik, urte eta erdi
baino gehiago igaro da talde honek Legebiltzarrari azkeneko
eskaria egin zionetik Eusko Jaurlaritzari eska ziezaion
behingoz ekar zezala lankidetzari buruzko legea; eskaria
berriro egin beharra izan dugu... baina ez dugu egin
Ganberaren akordioa Eusko Jaurlaritzak ez duela bete
egiaztatzeko, azken batean ez baita arazo honen gauzarik
garrantzitsuena.

99ko apirilaren 19an Eusko Legebiltzarrak une hartan Eusko
Jaurlaritza babesten zuten taldeen (hau da, EAJren, EAren
eta HBren) zuzenketa bat onetsi zuen, eta bertan esaten zen
ahalik eta eperik laburrenean ekarri behar zela lege-
proiektua. Eta gure taldearentzat beharbada harrigarriena
da, kontuan hartuta orain urte eta erdi urtebeteko epea
eman zuela lege-proiektua ekartzeko, bada, 1995. urtean
Ezker Batua Taldearen bozeramaileak berak lege-testu bat
aurkeztu ziola Ganbera honi, garapenerako lankidetzaren
lege-proposamen bat, alegia.

Hau da, orain zazpi urte, edo zortzi urte, hain argi
bazegoen lege-proiektua eta Ganberara ekarri behar zen
lege-testua, ezin dut ulertu nolatan igaro den urtebete
baino gehiago, urte eta erdi, alegia, eta proiektua ez den
oraindik hona