Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak Legebiltzar Taldeak egindako legez besteko proposamena, irakaskuntza-sisteman finkatuta dauden hizkuntza-ereduei buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.04.11
65
04:35
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00235Irakaskuntza-sisteman finkatuta dauden hizkuntza-ereduei buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Zubimendi Izaga, Araitz (ABGSA LT) (00:22)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (00:28)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:32)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (NV LT) (00:41)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Zubimendi Izaga, Araitz (ABGSA LT) (Eserlekutik) (00:44)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (00:46)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:49)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (NV LT) (Eserlekutik) (00:51)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:51)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Araba, Bizkaia eta
Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak Legebiltzar Taldeak
egindako legez besteko proposamena, irakaskuntza-sisteman
finkatuta dauden hizkuntza-ereduei buruzkoa. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Proposamena aurkeztu dauan taldearen txanda izango dogu,
hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sozialista
Abertzaleak Taldeko ordezkari dan Zubimendi andreak dau
hitza.

Bilkura-aretotik kanpora atera dira Euskal Talde
Popularreko legebiltzarkideak.

ZUBIMENDI IZAGA andreak: Bai. Leku guztietatik horrela
joango balira, bake ederra izango litzateke Euskal Herrian,
baina, zoritxarrez, ez da horrela.

Beraz, gaiari atxikiz edo, gaurko gure legez besteko
proposamenaren helburua A ereduaren porrota salatzea da,
eta, finean, euskarak bizi duen egoera gutxitua ere
salatzea. Egoera gutxitu hau euskal gizarteko hainbat
esparrutan dago, eta egoera hau da, hain zuzen ere, hartzen
diren neurri politiko, administratibo eta edukatiboen
ondorio zuzena. Beraz, iruditzen zaigu euskal herritarren
hizkuntza-eskubideak behin betikoz bermatzeko, ezinbestekoa
dela A ereduaren desagerpena, izan ere eskubide hau
euskararen ezagutzetik abiatzen baita. Eta zeregin
horretan, zalantzarik gabe, eskola-sistemak funtsezko
zeregina du, bai etorkizuneko belaunaldi berriak erabat
euskaldunak izan daitezen eta hizkuntzak menperatu ditzaten
eta baita ere etorkizun hurbilean hizkuntza-gatazka
pixkanaka gaindituz joan dadin.

Azken hamarkadetan eskubide hau urratua izan da Euskal
Herrian, eta ez da kasualitatez izan. Eskolako hizkuntza-
ereduek egoera iraunarazteko tresna besterik ez dira izan,
eta, esan bezala, egoera ez da kasualitate baten ondorioa;
izan ere, duela 20 urte EAJk ez zuen ausardia politikorik
izan, eta espainolekin paktatu beharrak euskarari ere bere
kaltea ekarri zion. Zehazki, esaten ari garena da
Estatutuaren iruzurrak bere segida izan zuela eskola
antolatzeko garaian, eta, finean, EAJk, Euskal Herriaren
berreraikuntzari bizkarra