Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos, Eusko Alkartasuna eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, mugikortasun murriztua duten pertsonei botoa eta dagozkien hauteskunde-eginkizunen salbuespena bermatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.04.11
65
04:35
Deialdiko seigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00240Mugikortasun murriztua duten pertsonei botoa eta dagozkien hauteskunde-eginkizunen salbuespena bermatzeari buruz.

Izapideak

Lehenengo bi puntuak onetsita geratu dira- hirugarrena, berriz, gaitzetsita.

Hizlariak

Aldeko txanda.

Zubimendi Izaga, Araitz (ABGSA LT) (01:11)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (01:12)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (01:16)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (01:19)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Zubimendi Izaga, Araitz (ABGSA LT) (Eserlekutik) (01:22)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (01:23)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:24)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (Eserlekutik) (01:27)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Euzko Abertzaleak-
Nacionalistas Vascos, Eusko Alkartasuna eta Araba, Bizkaia
eta Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak legebiltzar-taldeek
egindako legez besteko proposamena, mugikortasun murriztua
duten pertsonei botoa eta dagozkien hauteskunde-eginkizunen
salbuespena bermatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Talde proposatzaileek hitza, eta, zeregin horretan sartuta,
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak
Taldearen ordezkari dan Zubimendi andreak dauka hitza.

ZUBIMENDI IZAGA andreak: Mugikortasun murriztua duten
pertsonen bozkatzeko eskubidea bermatzea eta hauteskunde-
zereginen salbuespena bermatzea jasotzen dituen legez
besteko proposamena mantentzearen aldeko jarrera hartzen
dugu.

Ez gaitu harritu Alderdi Sozialistak eta Alderdi Popularrak
proposamen honekin bat ez egitea, baina bereziki larria eta
salagarria iruditu zaigu Ezker Batuaren kasua, zeren,
horrelako gai bat izanik ere, badirudi ezker abertzaleak
sinatu duelako atzera bota dela. Beraz, hori salatu nahiko
genuke.

Besterik ez.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Zubimendi andrea.

Jarraian, Eusko Alkartasuna Taldearen ordezkari dan
Antxustegi andreak dauka hitza.

ANTXUSTEGI URKIAGA andreak: Bai, presidentea. Jaun-andreok,
egun on.

Aurkeztu dugun legez besteko proposamena mugikortasun
murriztua duten pertsonei botoa eta dagozkien hauteskunde-
betekizunen salbuespena bermatzeari buruzkoa da.

Gure Erkidegoan egindako hauteskunde-prozesuetan egiaztatu
izan dugu hainbatetan ez dela bete herritar orori
irisgarritasuna bermatzen dion araudia. Araudi hau
Irisgarritasuna sustatzen duen 1997ko abenduaren 4ko Legean
azaltzen da nagusiki, eta hauteskunde-prozesuak arautzea
osatzen duen apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuan, bai
eta indarrean dagoen eta kasu honetan aplikatu beharreko
hauteskunde-araudian ere.

Herri-administrazioek era egokian bermatu beharko liekete
irisgarritasuna, zentzu zabalean, mugikortasun murriztua
duten hautesleei,