Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, gure Autonomia Erkidegoan elikagaiak bermatzeko funtsa sortzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.05.30
67
03:29
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00251Gure Autonomia Erkidegoan elikagaiak bermatzeko funtsa sortzeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT) (00:03)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (Eserlekutik) (00:08)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (00:08)Bideoa ikusi

Alzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (Eserlekutik) (00:10)Bideoa ikusi

Tejeria Otermin, Bakartxo (NV LT) (Eserlekutik) (00:10)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:11)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Popular Vasco-Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, gure Autonomia Erkidegoan elikagaiak
bermatzeko funtsa sortzeari buruzkoa".

Ekimena aurkeztu dauan taldearen txanda. Hau da, Euskal
Talde Popularrak dauka hitza eta, bere izenean, López de
Ocariz andreak.

LÓPEZ DE OCARIZ LÓPEZ DE MUNAIN andreak: Gaur Ganbera
honetan aurkeztuko dugun ekimena ez da berria, lehenago ere
eztabaidatu eta ezetzi zen. Baina gaur, legebiltzarkide
jaun-andreok, poztu egin behar dugu, izan ere, Ganbera
honetan gauden talde demokratikook gure taldeak, Talde
Popularrak, aurkeztu duen ekimena onestea adostu dugu.

Labur-labur, esango dut hemen gaudenok badakigula gure
gizartean zer-nolako arazoa izaten den legezko banantze,
dibortzio edo ezkontza-deuseztasun suposamenduetan adin
txikiko seme-alaben alde elikagaiak ordaintzeko agindua
betetzen ez denean, izan ere, nahiz eta ordainketa hori
agintzen duen ebazpen judizial bat izan, askotan ez da
betetzen. Ordainketa hori ez egiteak behar eta behin-
behinekotasun egoera tamalgarriak eragiten dizkie ebazpen
judizial horien onuradun diren adin txikikoei.

Aginte publikoen betebeharra da familiaren babes ekonomikoa
zaintzea, Konstituzioan bertan esaten den bezala. Bestalde,
gure Autonomia Estatutuak eskumenak ematen dizkigu gizarte-
ongizatean. Horrenbestez, gure Gobernuari dagokio lehen
aipatutako pentsioak ez ordaintzeagatik adin txikikoek
izaten dituzten egoera hauek eragotziko dituzten
mekanismoak antolatzea.

Gure ekimenaren helburua oso argia da, oso argia eta
erabatekoa. Hau da, funts bat sortzea seme-alabei
bermatzeko jasoko dituztela elikadura-pentsio gisa ebazpen
judizial batek, ezkontza deuseztatze, banantze edo
dibortzio prozesuetan, euren alde onartu dituen kopuruak,
lehen esan dudan bezala. Hau da, egoera hori jasaten
dutenek aurrerapen bat jasotzeko aukera izan dezatela, eta
jasoko luketen kopurua epaileak ezarri arren ordaindu ez
den eta auzibidez betearaztea eskatu