Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoko 1. mailako Filosofia irakasgaiaren ordu-kopurua murrizteari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.05.30
67
03:29
Deialdiko bosgarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00252Euskal Autonomia Erkidegoan Batxilergoko 1. mailako Filosofia irakasgaiaren ordu-kopurua murrizteari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (00:12)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (00:21)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:24)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:34)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (00:38)Bideoa ikusi

Ares Taboada, Rodolfo (SV-ES LT) (00:40)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Minuto bateko isilaldia egiten da. (00:42)Bideoa ikusi

Berriro ekin zaio bilkurari.

Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (00:46)Bideoa ikusi

Ares Taboada, Rodolfo (SV-ES LT) (Eserlekutik) (00:47)Bideoa ikusi

Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (00:48)Bideoa ikusi

Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT) (Eserlekutik) (00:49)Bideoa ikusi

Larreina Valderrama, Rafael (EA LT) (00:49)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Popular Vasco-Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoan batxilergoko
lehenengo mailako Filosofia irakasgaiaren ordu kopurua
murrizteari buruzkoa".

Proposamena, hau da, ekimena aurkeztu dauan taldearen
txanda izango dugu bere ekimenen zuztarra aurkeztu eta
aldeztu daian. Oyarzabal jauna, zeuk dozu hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
jauna. Legebiltzarkide jaun-andreok.

Orain urtebete, eta lehenengo mailako Filosofia
irakasgaiaren ordu kopuruaren inguruan, Hezkuntza
Batzordean eztabaida bat izan genuen talde guztiok,
Hezkuntza Sailaren arduradunaren aurrean, Sailak
ikastetxeetara igorri zituen xedapenak eta zirkularrak
zirela eta. Xedapen eta zirkular horietan batxilergoko
ordu-kopuruak berrantolatzen ziren, eta esan behar da
autonomia erkidego guztiek egokitu behar zutela aldaketa
horietara batxilergoetan berrantolaketa hori ezartzen zuen
errege-dekretuaren ondoren.

Une hartan ikusi genuen, eta horregatik jarri genuen
agerian eta salatu genuen, eta bere garaian Gobernuak
zerbait egin zezan nahi izan genuen sektorearen eskaerari
erantzunez, ikusi genuen, esan bezala, Filosofia
irakasgaian, ikasgai-zerrenda berarekin, planteatzen zela
eta Gobernuak planteatzen zuela astean lau ordu
eskaintzetik bi eskaintzera pasatzea; Espainiako gainerako
ikasleei eskaintzen zaizkien orduen erdiekin hemengo
ikasleek helburu jakin batzuk jasotzea eta betetzea,
ikasgai-zerrenda berarekin eta eduki horiek gehiago
zehaztuz –dekretu berrian ezarrita bezala–.

Ederki, beste autonomia erkidego batzuek, hizkuntza
propiorik ez duten beste autonomia erkidego batzuek, hala
nola, Kataluniak, Nafarroak eta beste hainbatek, arazo bera
izan zuten batxilergoko ordutegiak berregituratzean, eta
irtenbide bat ematen ahalegindu ziren. Une hartan hainbat
irtenbide planteatu ziren mahai gainean.

Nik badakit guk proposamena aurkeztu ondoren elkarrizketak
izan direla berriro