Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, disidente politikoei buruz Kuban emandako epaien gainekoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.06.06
68
05:09
Deialdiko hirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00256Disidente politikoei buruz Kuban emandako epaien gainean.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (01:14)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (01:23)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (01:32)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:41)Bideoa ikusi

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (01:50)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (01:59)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (02:08)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (02:15)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (02:19)Bideoa ikusi

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (02:26)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (02:30)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:35)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, disidente
politikoei buruz Kuban emondako epaien gainekoa. Eztabaida
eta behin betiko ebazpena".

Eta zeregin horretan, ekimena aurkeztu dauan taldearen
txanda izango dogu, bere ekimena aurkeztu eta aldeztu
daian. Hau da, Euskal Talde Popularraren ordezkariak,
Barrio jaunak, dauka berbea.

BARRIO BAROJA jaunak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.

Legebiltzarkide jaun-andreok, Talde Popularra proposamen
hau argia eta garbia izaten ahalegindu da.

Kuban Fidel Castroren erregimena diktadura onartezina,
ankerra, gupidagabea, irrazionala eta edozein ikuspegi
demokratikotatik arbuiagarria da. Kuban, eta Castro
diktadorearen erabakiz, prozedura sumarisimoa jarraituz
exekutatzen da jendea, aurkari politikoak espetxeratu
egiten dira eta presako epaiketa bidegabeetan ematen dira
epaiak; ez dago iritzi-askatasunik, ez pentsamendu-
askatasunik; ez dago prentsa eta informazio askatasunik; ez
dago sindikatu-askatasunik; torturatu egiten da jendea; ez
dago batetik bestera ibiltzeko askatasunik; herria izutu
egiten da estatuaren izu-aparatuaren bidez; propaganda eta
gezurra erabiltzen dira aginte-esparruetatik anestesiatuta
dagoen herri pobre bati iruzur egiteko; jendea baldintza
ezin okerragoetan espetxeratzen da.

Gure ekimena, legebiltzarkide jaun-andreok, exijentzia
politikoaren eta demokratikoaren esparruan kokatzen da, eta
eztabaida horretan ez dugu beste ezeren aurka eta beste
inoren aurka jo nahi, diktaduraren eta diktadura horren
ondorioen aurka baizik. Horregatik, legez besteko
proposamen hau bere horretan idatzi da inolako arazorik
gabe asumitu ahal izateko eta Ganbera honetan alferrikako
konfrontaziorik edo eztabaidarik ez eragiteko.

Alderdi politiko demokratikoetan jende guztiak, era batera
edo bestera, ekimen honetako xedapen-zatian esaten diren
antzeko gauzak esan izan ditu, eta arrazoizkoena izango
litzateke Eusko Legebiltzarrak adierazpen bat egitea