Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Mozioa, Iñaki Ortega Cachón Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Justiziatik alde eginda zegoela Belén González Peñalva ETAko kideak jasotako laguntzei buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.06.20
71
03:26

Jatorrizko ekimenak

07\11\03\00\00042Justiziatik alde eginda zegoela Belén González Peñalva ETAko kideak jasotako laguntzei buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (00:13)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (00:23)Bideoa ikusi

Goirizelaia Ordorika, Jone (ABGSA LT) (00:24)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:31)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:38)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (00:44)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (00:50)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (Eserlekutik) (00:55)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (00:57)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:59)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Mozioa, Iñaki Ortega
Cachón Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua
justiziak alde eginda zegoela Belen González Peñalva ETAko
kideak jasotako laguntzei buruzkoa". Eztabaida eta behin
betiko ebazpena.

Talde eta legebiltzarkide proposatzailearen txanda, hau da,
Ortega jauna, zuek dozu hitza.

ORTEGA CACHÓN jaunak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.
Egun on.

Orain hainbat hilabete jakin genuen Eusko Jaurlaritzak,
Hezkuntza Sailaren bidez, hainbat laguntza eman zizkiola,
beka bidez laguntzak eman zizkiola, Belén González Peñalva
ETAko kideari justiziari ihes eginda zegoela eta Espainiako
justiziarekin hainbat kausa epaitzeke zituela bost hilketa
eta bahiketa batengatik.

Informazioa egiaztatzeko, Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak galdera bat egin zuen erantzuna idatziz
jasotzeko, eta oraingo honetan Hezkuntza Sailak garaiz
erantzun zuen eta adierazi zitzaigun 1996tik Belén
Gonzálezek, ETAko kide historikoak, hainbat laguntza jaso
zituela Eusko Jaurlaritzatik material didaktikoaren
kontzeptupean. Hiru egoera oso desberdinetan jaso zituen
laguntzak: Santo Domingon deserriratuta zegoela; bilatzeko
eta atxilotzeko nazioarteko agindua emanda zegoela, eta
Frantzian preso zegoela.

González Peñalva ez da edonor ETA talde terroristan. Azken
urteetan buruzagitzan egon da, Algeriako eta Santo
Domingoko talde negoziatzaileetan aritu da. Eta, bien
bitartean, pertsona horrek ETA talde terrorista zuzentzen
zuen bitartean, Eusko Jaurlaritzak hainbat laguntza eman
dizkio material didaktikoaren kontzeptupean; laguntza
ekonomikoak eman dizkio.

Saio honetan, mozio honetan, ez dugu eztabaidan jarriko
etikoa den ala ez ETAren izenean negoziatzen aritu den eta
Karibeko irla batetik ETA talde terrorista zuzentzen aritu
den ETAko kide bati laguntza ekonomikoak ematea (eta ez
da); halaber, ez gara deserriratzeari buruzko digresio
juridikoetan ere galduko. Baina, bueno, nolanahi ere,
sailburu andrea hemen dagoenez eta orain bi