Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mozioa, Iñaki Ortega Cachón Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak legebiltzar-kontrolari jartzen dizkion oztopoei buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.06.20
71
03:26

Jatorrizko ekimenak

07\11\03\00\00043Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak legebiltzar-kontrolari jartzen dizkion oztopoei buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (01:00)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (01:06)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:07)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (01:15)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (01:22)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (01:27)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (01:33)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (Eserlekutik) (01:36)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (Eserlekutik) (01:37)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:38)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Mozioa, Iñaki Ortega
Cachón Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
aurkeztua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak
legebiltzar-kontrolari jartzen dizkion oztopoei buruzkoa.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Ortega jauna, zeuk dozu hitza.

ORTEGA CACHÓN jaunak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.

Ormaetxea jaunari erantzuteko gogoz geratu naiz, baina
lehendakariak ez dit erantzuten utziko. Baina, bueno,
"zaunka ari dira, bagabiltza, beraz".

Zuek badakizue zergatik aurkeztu dugun mozio hau, izan ere,
Legebiltzarraren osoko bilkurak jarraitzen dituzue eta
badakizue zein den mozio bat egiteko prozedura, eta, hain
zuzen ere, orain bi osoko bilkura egindako interpelazio
baten ondorio da.

Bilkura hartan Gobernuak ez zuen legebiltzarkideok
informaziorako dugun eskubidea bete nahi izan. Ekimen honen
historia luzea da, aspergarri samarra da, baina derrigorrez
ekarri behar dizuet gogora, derrigorrez gogorazi behar
dizuet legebiltzarkideoi desatsegina eta penagarri samarra
gertatzen ari den egoera bat, alegia, Gobernuak ez diola
lagundu nahi, ez duela erraztu nahi legebiltzar-kontrola.

2002ko martxoan Talde Popularrak Unibertsitate Irakaskuntza
Publikoa Koordinatzeko Kontseiluaren aktak eskatu zizkion
Gobernuari, eta hilabete geroago, apirilean, Gobernuak ez
zizkigula emango esan zuen, informazio hori errekerimendu
judizial baten aurrean bakarrik emango zuela. Mahaiaren
babesa eskatu genuen, eta Legebiltzarreko Mahaiak adierazi
zuen kontseilu horretako aktak eskatzea konstituzio-
eskubide bat dela, eta bere babesa eman zigun eta
Gobernuari esan zion akta horiek Talde Popularrari emateko.

Gobernuak ezezkoa eman zuen maiatzaren 24an, informazio
hori erreserbatua dela esanez. Aktak informazio
erreserbatua ziren, Eusko Jaurlaritzaren arabera. Berriro
eskatu zen Mahaiaren babesa, eta Legebiltzarreko Mahaiak,
Legebiltzarreko gobernu-organoak, Mahaiak, alegia, babesa
eman zigun eta Gobernuari behin berriro ere esan