Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Eusko Jaurlaritzak eta Fidel Castroren Gobernuak elkarrekin sinatutako lankidetza-hitzarmenen amaiera iragartzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.06.20
71
03:26

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00261Eusko Jaurlaritzak eta Fidel Castroren Gobernuak elkarrekin sinatutako lankidetza-hitzarmenen amaiera iragartzeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (01:39)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (01:47)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:57)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (00:00)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (00:07)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (00:17)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (00:23)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:28)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (00:32)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (00:37)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:39)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, Eusko
Jaurlaritzak eta Fidel Castroren Gobernuak elkarregaz
sinatutako lankidetza-hitzarmenen amaiera iragartzeari
buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez, Euskal Talde
Popularrari eta, bere izenean, Barrio jaunari emongo
deutsagu hitza. Zeuk dozu hitza, Barrio jauna, hitz eizu,
mesedez.

BARRIO BAROJA jaunak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.

Eta oso labur, izan ere, gai honi buruz ere hitz egin
genuen orain bi aste egin genuen osoko bilkuran, eta
oraingoan gai zehatzagoa dugu. Nolanahi ere, Kuba berriro
ere, Fidel Castroren diktadura-erregimena berriro ere
gaurkotasun betean, eta oraingoan ere legebiltzar-
eztabaidan.

Esan bezala, orain bi aste, eta Osoko Bilkura honen
aurrean, Talde Popularrak, legez besteko proposamen baten
bidez, salatu zuen Kubako gizon-emakume askok, Kuban bertan
eta Kubatik kanpora, eskubiderik oinarrizkoenak, giza
eskubideak, sistematikoki urratuta dituztela.

Eta gaur, legez besteko proposamen honen bidez, Fidel
Castroren erregimena gaur egun Eusko Jaurlaritzarekin
dituen edo izan ditzakeen erakunde-harremanetatik,
lankidetzatik –eta jadanik egiaztatuta dago, eta adibideak
ugari dira– aldentzea eragingo duten jarduera
erabakigarriekin lotu nahi dugu Eusko Jaurlaritza.

Esan bezala, Eusko Jaurlaritzako kideek, eta horien artean
lehendakariak berak, bidaia ugari egin dituzte Kubara; gure
Autonomia Erkidegoko buruzagiek eta Castroren ministroek
eta agintari publiko garrantzitsuek era guztietako
elkarrizketak izan dituzte; eta, horretaz gainera, Kubako
agintariak ere etorri dira gure herrira. Bidaia horien
guztien, harreman horien guztien emaitza izan da hainbat
eta hainbat akordio, hitzarmen, erakunde-harreman eta
protokolo gauzatu eta onetsi izana.

Eta Kubak bizi duen Castroren diktadura Iberoamerikako
diktadurarik zaharrena da. 1959tik 2 milioi kubatar
atzerriratu ditu, eta ehunka milaka jazarri edo torturatu
ditu