Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, haurrak eta nerabeak zaindu eta babesteko lege-proiektuari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.10.03
74
05:20

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00266Haurrak eta nerabeak zaindu eta babesteko lege-proiektuari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:41)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (02:45)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (02:47)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (Eserlekutik) (02:48)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (02:49)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:53)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (Eserlekutik) (00:00)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (Eserlekutik) (00:01)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:02)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euskal Talde Popularrak
egindako legez besteko proposamena, haurrak eta nerabeak
zaindu eta babesteko lege-proiektuari buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez, Euskal Talde
Popularreko ordezkari dan Quiroga andreak dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Bai, eskerrik asko, lehendakari jauna,
eta egun on, guztioi.

Nire saioa laburra izango da, ez baita Legebiltzar honetan
gai sentikor hau, adin txikikoen eskubideak zaindu beharra,
eztabaidatzen dugun lehenengo aldia. Eta orain arteko
eztabaiden ezaugarria, hain zuzen ere, akordioa izan da,
edo, hobeto esanda, talde guztiok bat etorri gara
adieraztean beharrezkoa dela gure erkidegoak lehenbailehen
izatea adin txikikoen eskubideak arautuko dituen legea.

Haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko lege-
proiektua, halaxe baitu izena, Gobernuaren hainbat
legegintza-programatan jaso da, baina gaur egun oraindik
ere proiektu hori ez da Legebiltzarrera ekarri, eta,
horrenbestez, gure erkidegoak oraindik ez du adin
txikikoaren legerik.

Dena den, beharrezkoa da aitortzea, eskuratu ahal izan
ditugun datuen arabera, eta orain dela gutxi prentsan ere
agertu da, dirudienez aurreproiektu bat dagoela eta nahiko
aurreratuta dagoela. Alde horretatik, Talde Popularrak
ekimen honekin Legebiltzarretik Eusko Jaurlaritzari, eta
kasu honetan Etxebizitza eta Gizarte Arazoetarako Sailari,
gai honen eskumena duen sailari, dei egin nahi dio
tramiteak arindu ditzan, eta, Gobernu Kontseiluan onetsi
ondoren, legearen aurreproiektua Legebiltzar honetan aurkez
dezan, 2003. urtea amaitu aurretik eztabaidatu eta onetsi
ahal izateko.

Izan ere, uste dugu, legebiltzarkide jaun-andreok, adin
txikikoak zaintzeak eta babesteak Gobernu honen eta edozein
gobernuren lehentasuna izan behar lukeela, izan ere,
kolektibo horixe da, inor izatekotan, erakundeen arretarik
bereziena behar duena. Izan ere, kolektibo honen ezaugarri
nagusia da ez dela gai bere burua aldezteko egungo gizarte
korapilatsu honetan.

Gure