Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Batxilergoak duen egiturari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.10.17
76
04:26
Deialdiko seigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00274Batxilergoak duen egiturari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:51)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (00:59)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (01:06)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:11)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Iza, Txomin (NV LT) (01:23)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (01:34)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (01:41)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (01:44)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:47)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Iza, Txomin (NV LT) (01:52)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:56)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
Batxilergoak dauan egiturari buruzkoa". Eztabaida eta behin
betiko ebazpena.

Ekimena aurkeztu dauan taldearen txanda. Eta talde horren
izenean Celaá andreak dauka hitza.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Lehendakari jauna, jaun-andreok.

Oso ohikoa ez den gauza bat erreklamatzera nator gaur hona,
apalki eta bakar-bakarrik. Ez da ez-ohikoa
bakardadeagatik, ezta apaltasunagatik ere, aitzitik,
benetan ez delako ohiko gauza Gobernua apoiatzen duten
taldeei eskatzea, erreklama diezaiotela Gobernuari utz
ditzala gauzak dauden daudenean.

Alegia, euskal herritarrok batxilergo ona genuela; eta ez
soilik 97an (Oliveriren aldia) arautu zen dekretua egin
zenez geroztik, baita dekretu hori 94an (sozialisten aldia)
batxilergoak aurretiaz ezarri zirenetik ere. Baina, ez
horregatik, ongi funtzionatzen ari zelako, egitura irekiko
batxilergoa genuelako, eta ez lortzen erraza, Estatuaren
goi-ikuskaritzarekin berarekin eta artean Hezkuntza eta
Zientzia Ministerioan gobernu-lanetan ziharduten gure kide
sozialistekin ere borrokatu ondoren lortutakoa, batxilergo
katalanarekin batera, bidea urratu zuena, ondotik etorri
dira-eta gero beste batxilergo batzuk egitura berera...

Gure batxilergoa honelakoa baitzen, jaun-andreok. Bazuen
ardatz komun bat, LOGSEk eskatzen zuen bezala; hau da,
LOGSE Batxilergoak, DBH ondokoak bazuen gaien ardatz komun
bat, prestakuntza komuna bermatzeko. Modalitateko hiru gai
zituen, astean lau ordukoa bakoitza, eta bazuen hautazko
bat, lau ordukoa hori ere. Modalitateko hiru gai zituen,
astean lau ordukoa bakoitza, espezializazioa bermatzeko edo
itzulgarritasuna bermatzeko. Modalitateko hiru gai,
bakoitza lau ordukoa, izateaz gainera, bai baitzuen lau
orduko hautazko bat ere. Eta hala ikasleek, jaun-andreok,
eta hauxe duzue batxilergo horren benetako alde ona eta
ematen duen aukera, gaur zokoan baztertuta geratzen ari
dena... Horren benetako alde ona ikasleek