Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, UPV/EHUk jarduera normala izan ez dezan Eusko Jaurlaritza jartzen ari den oztopoei buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.11.12
79
05:41
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00286UPV/EHUk jarduera normala izan ez dezan Eusko Jaurlaritza jartzen ari den oztopoei buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (01:18)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (01:32)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:43)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (01:52)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (02:04)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (02:16)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (02:23)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (02:29)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (02:35)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (02:42)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:49)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua... (Marmarrak.)

Isilik, mesedez, legebiltzarkide jaun-andreok. Goazen
aurrera bilkurarekin. Gai-zerrendako laugarren puntua:
"Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, Euskal Herriko Unibertsitateak jarduera
normala izan ez dezan Eusko Jaurlaritza jartzen ari dan
oztopoei buruzkoa". Eztabaida eta behin betiko ebazpena.

Proposamena edo ekimena aurkeztu dauan taldearen txanda
izango dugu, hau da, Euskal Talde Popularreko ordezkari dan
Ortega jaunak dauka hitza.

ORTEGA CACHÓN jaunak: Mila esker. Egun on, legebiltzarkide
jaun-andreok.

Urriaren lehen egunetan, unibertsitate publikoan ikasturtea
hastearekin batera, EHUren funtzionamendua, gure Erkidegoko
hezkuntza-erakunde nagusiaren funtzionamendua eragozten
duten bi gertakizun larri izan dira.

Alde batetik, urriaren 3an, ostirala, Euskal Herriko
Aldizkari Ofizialean Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
sailburuaren agindua argitaratu zen, zeinak adierazten
baitzuen ez direla UPV/EHUren estatutuak onesten eta beste
hiru hilabetez atzeratzen dela unibertsitate publikoaren
funtzionamendu-araudia onesteko azken erabakia.

Guztiok dakizuen bezala, estatutuak dira unibertsitatea
gobernatzen duen arau nagusiak, ordenamenduko eta
funtzionamenduko araudia dira, unibertsitatearen barne-
arauak. Estatutuak, unibertsitate publikoa mugitzen den
esparru juridikoa dira. Eta LOUk, Unibertsitateen Lege
Organikoak finkatzen duenaren arabera, unibertsitateak
egiten eta onesten ditu estatutuak, bere autonomia
erabiliz, eta Eusko Jaurlaritzak behin betiko onespena
baizik ez die ematen, legeak dioenez, "legaltasunaren
kontrola egin ondoren".

Hau da, Gobernuak, oraingo honetan Hezkuntza Sailak, bere
analisi juridikoa baizik ezin du egin, beste kontu
batzuetan sartu gabe, berak gogoko izango zituen estatutuak
diren edota Gobernuaren politikarekin bat datozen
estatutuak diren kontuan izan gabe.

Ongi, bada, estatutuak lantzeko prozesu luze baten ondoren,
unibertsitateko