Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak eta Eusko Alkartasuna legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena, "Euskal Y" trenbide-sare berriak duen lehentasunari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.11.28
81
07:51
Asunto 1 bis de la convocatoria.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00298"Euskal Y" trenbide-sare berriak duen lehentasunari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (00:00)Bideoa ikusi

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (00:09)Bideoa ikusi

Uribarren Axpe, Rafael (NV LT) (00:18)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Salaberria Sansinenea, Jon (ABGSA LT) (00:26)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (00:40)Bideoa ikusi

Machin Esposito, Gonzalo (PV-ETP LT) (00:48)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (01:01)Bideoa ikusi

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (01:05)Bideoa ikusi

Uribarren Axpe, Rafael (NV LT) (01:12)Bideoa ikusi

Salaberria Sansinenea, Jon (ABGSA LT) (01:20)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (01:27)Bideoa ikusi

Machin Esposito, Gonzalo (PV-ETP LT) (01:34)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:41)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako 1-bis puntua: "Lehenbailehen eztabaidatzeko
Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak eta Eusko Alkartasuna
legebiltzar-taldeek egindako legez besteko proposamena,
Euskal Y trenbide-sarea berriak dauan lehentasunari
buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Eta zeregin horretan sartuz, ekimena aurkeztu daben taldeen
txanda izango dogu. Txanda horretan, Eusko Alkartasuna
taldearen ordezkari dan Larrauri jaunak dauka berbea.

Isiltasuna, mesedez. Isilik, mesedez, legebiltzarkide jaun-
andreok.

LARRAURI ALTONAGA jaunak: Bai, lehendakari jauna.

Duela gutxi berri bat izan dugu, Europako Batzordeak "Y"
trenbide-sarea berehala egitekoak diren proiektuen
zerrendatik kanpo utzi duen berria izan dugu. Azaroaren
12an izan dugu, zehazki, aurretik berehalakoa egitekoa zen
proiektu hori zerrenda horretatik kanpo utzia izan den
berria.

Guk, gure taldeak, uste dugu hori funtsezko trenbide-
azpiegitura dela, eta beraz, gure erkidegoaren garapen
ekonomiko eta sozialerako funtsezkoa. Eta beraz, egoera
honen aurrean eta aurki Europako Kontseiluan hartuko diren
erabakien aurrean, beharrezkoa iruditu zaigu,
lehenbailehen, presako proposamen hau aurkeztea, Europako
Batasuna osatzen duten herrialdeen Garraio ministroek
abenduaren 4an eta 5ean egingo duten bilera dela eta, eta
aurtengo (sic) 12an eta 13an egingo den bilera dela eta,
euskal "Y" eta Madril-Gasteiz-Dax trenbide-ardatza esaten
zaiona egitearen inguruko jarrera garbia agertzen duen
Eusko Legebiltzarraren adierazpen bat izan dezaten.

Egoeraren historia laburra eginez, ziur baldin banaiz ere
gero gainerako mintzalariek ere azalduko dutela, baina
labur-labur, gauzak nola gertatu diren gogorarazteko, esan
dezadan dagoeneko 1999 urtean Essengo eta Corfuko
hitzarmenetan Europan zeharreko garraio-sareetan
lehentasuna zuten 14 proiekturen zerrenda onetsi zela, eta
Madril-Gasteiz-Dax ardatza han zegoela.

Gero batzorde ekonomiko bat eratu zen, lan-talde bat,
lehentasunak finkatzeko eta oraindik egin gabe