Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Lurralde Antolamendu, Garraio eta Ingurumen Batzordearen irizpena, Euskadiko Garraio Agintaritzaren lege-proiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.12.15
83
04:28

Jatorrizko ekimenak

07\09\01\00\00019Euskadiko Garraio Agintaritzarena.

Izapideak

Onetsita geratu da Euskadiko Garraio Agintaritzaren legea.

Hizlariak

Garraio eta Herri Lanak Saila, sailburua (00:02)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (00:10)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (00:21)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (00:28)Bideoa ikusi

Uribarren Axpe, Rafael (NV LT) (00:31)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (00:39)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (00:47)Bideoa ikusi

Uribarren Axpe, Rafael (NV LT) (00:49)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Machin Esposito, Gonzalo (PV-ETP LT) (00:51)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (01:12)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (01:17)Bideoa ikusi

Uribarren Axpe, Rafael (NV LT) (01:20)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Machin Esposito, Gonzalo (PV-ETP LT) (01:25)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (01:39)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (01:42)Bideoa ikusi

Uribarren Axpe, Rafael (NV LT) (01:45)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:48)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Unzalu Pérez de Eulate, María del Pilar (SV-ES LT) (01:52)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Uribarren Axpe, Rafael (NV LT) (01:57)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Ares Taboada, Rodolfo (SV-ES LT) (02:01)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:03)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Machin Esposito, Gonzalo (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (02:16)Bideoa ikusi

Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT) (02:17)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Lurralde Antolamendu,
Garraio eta Ingurumen Batzordearen irizpena, Euskadiko
Garraio Agintaritzaren lege-proiektuaren gainean
egindakoa". Eztabaida eta behin betiko ebazpena.

Jaurlaritzaren ordezkariak dauka hitza. Amann sailburu
jaunak dauka hitza lege-proiektua aurkezteko.

GARRAIO ETA HERRI LAN SAILBURUAK (Amann Rabanera):
Lehendakari. Jaun-andreok.

Aurtengo lehenengo hiru hilabetekoan Euskadiko Garraio
Jasangarriaren Gida Plana berretsi zuen Legebiltzar honek.
Izapide horrekin Garraio eta Herri Lan Sailaren konpromiso
nagusia bete genuen: garraio politika bat zehaztea, alegia
herri honetan guztiok batera garatu behar dugun politika.
Eta nahita esan dut batera, herri honetan garraioaren
inguruan ardurak ditugun guztiok elkarrekin lan eginez
soilik lortuko baitugu guztia behar bezala ibiltzea.

Europar Batasunak oinarrizko sektore estrategikotzat jotzen
du garraioa, sektoreko interes ekonomikoez eta sindikalez
haratago baitoa eta gizarte guztia ukitzen baitu, bai era
kualitatiboan bai kuantitatiboan, arlo guztietan gainera.
Ekonomian, lan eta gizarte arloan, politikan garraioa
ezinbestekoa da, Batasuneko itunetan hiritarren eskubideak
jasotzeko, Europa barruan mugikortasuna ahalbidetzeko eta
globalizazioaren oinarriak finkatzeko.

Ez da harritzekoa, beraz, Garraio eta Herri Lan Sailaren
helbururik behinena herri honetarako garraio-politika
bateratua zehaztea izatea. Hori lortzeko, lehen esan genuen
legez, ezinbestekoa da bi organo martxan jartzea: Garraio
Agintaritza, garraioa antolatu, planifikatu eta
koordinatzeko organo gisa; Garraioaren Behatoki Iraunkorra,
garraioaren azterketa, diagnosi, simulazio eta joeren
prospekzioa egiteko, lan hori oinarrizkoa baita helburu eta
estrategikoen arabera zein ekintza burutu erabakitzeko.

Euskadiko Garraio Agintaritza sortzeko aukera eskainiko
duen lege-proiektua aurkezteko aukera dugu gaur.

Jaun-andreok, jasangarritasunaren kultura sustatu behar
dugu. Nola? Gure gizartean, gure agintari