Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mozioa, Jesús Loza Aguire Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, etxebizitza sozialen salmentari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.12.15
83
04:28
Deialdiko laugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\03\00\00045Etxebizitza sozialen salmentari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (02:17)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (02:26)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (02:33)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (00:00)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (00:04)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (00:09)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (00:13)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (00:19)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (00:22)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (00:25)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:28)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mozioa, Jesús Loza
Aguirre Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak
aurkeztua, etxebizitza sozialen salmentari buruzkoa.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena edo ekimena aurkeztu dauan legebiltzarkidearen
txanda izango dogu, hau da, Loza jaunak dauka hitza.

LOZA AGUIRRE jaunak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.
Legebiltzarkide jaun-andreok, egun on guztioi.

Joan den azaroaren 28an Ganbera honetan bertan Etxebizitza
sailburuari bere sailak "etxebizitza sozialak" deiturikoak
saldu izanari buruzko interpelazioa egin genion. Bata
bestearen atzetik hainbat gaitzespen eginez erantzun zigun,
horixe izan zen bere saioaren zatirik handiena eta guk bere
urduritasunari leporatu genion jokabide hura –eta berriro
ere gauza bera egiten dugu–.

Onartu egin zuen bere sailak etxebizitza sozialak saldu
zituela, guztira 65 (eta arren eskatzen dizuet datua gogoan
hartzeko), bilkurako bideoan jasota dagoenez, orain modan
baitaude bideoak. Era berean, onartu zuen egungo planak
ematen duela etxebizitza sozialak saltzeko aukera
etxebizitza soziala sustatzeko sailarekin ados jarritako
erakunde publikoren batek hala eskatzen badu.

Gogoratuko dizut II. Etxebizitza Gidaplanak argi eta garbi
ezarri zuela, eta adostasun orokorra jasoz, etxebizitza
sozialak alokatzeko erabiliko direla, kontuan hartuta,
diru-sarrera gutxi dituztelako etxebizitza babestua erosi
ezin duten pertsonei ematen zaizkiela.

Baina, legebiltzarkide jaun-andreok, informazio hori
lortzeko egin behar izan dugun bidea latza eta gertakari
gogoangarriz betea izan da, gure ustez behintzat,
Legebiltzar honekin Etxebizitza Sailak izan duen
harremanari dagokionez.

2002ko azaroaren 25ean, orain dela urtebete eta egun
batzuk, Legebiltzar Talde Sozialistak galdera bat egin zuen
idatziz erantzuteko saldutako etxebizitza sozialei buruz,
izan ere, urte hartako aurrekontu-memorian sailaren
helburuen artean Visesa egiten hasitako 600 etxebizitza
sozial saltzea agertzen zen, eta