Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, babes ofizialeko etxeak ikuskatzeko zerbitzua sortzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.12.15
83
04:28
Deialdiko bosgarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00287Babes ofizialeko etxeak ikuskatzeko zerbitzua sortzeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (00:29)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (00:36)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (00:40)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (00:42)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (00:45)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (00:48)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (00:55)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (Eserlekutik) (01:01)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (01:01)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (01:04)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:06)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Euskal Talde Popularrak
egindako legez besteko proposamena, babes ofizialeko etxeak
ikuskatzeko zerbitzua sortzeari buruzkoa. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Ekimena aurkeztu dauan taldearen txanda izango dogu, hau
da, Euskal Talde Popularrak dauka hitza, eta bere izenean
Quiroga andreak.

QUIROGA CIA andreak: Bai, eskerrik asko, lehendakari jauna.

Etxebizitza-politikari dagokionez, iruzurraren aurkako
borroka, legebiltzarkide jaun-andreok, arlo horretan
eskumenak dituzten administrazioen jardueraren helburu
nagusietako bat izan behar litzateke, izan ere, etxebizitza
bat eskuratzeko laguntza eskatzen dutenei
administrazioetatik laguntza hori erraztera bideratzen
diren laguntzak zuzen erabiltzeak, alde batetik,
administrazio egokia bermatzen du eta, bestetik,
herritarren konfiantza eta, azken batean, gizarteko talde
jakin batek laguntza gehigarri bat jasotzera, kasu honetan
etxebizitza eskuratzeko, bideratzen diren bitartekoak ongi
erabiltzen direla ziur izatea.

Etxebizitzaren arloan eskumenak dituzten administrazioek
ezin dute onartu zenbaitetan Administrazioak izaten dituen
jarrera pasiboek jokabide iruzurtiak izateko aukera ematea,
izan ere, prezio neurrigabeak direla eta merkatu librean
etxebizitza eskuratzea eragozten dieten bitarteko mugatuak
dituzten pertsonei etxebizitza eskuratzen laguntzera
bideratutako laguntzen xedea eta helburua galbideratuko
lirateke.

Herritarrok aurrekontu publikoetan administrazioaren bidez
egiten dugun ahalegina, esate baterako etxebizitza
babestuak eta sozialak eraikitzeko, ezin da zapuztu
etxebizitza publikoen parkea kontrolatzen ez delako eta
horren ondorioz iruzur-egoerak gertatzen direlako, eta
herritarrek badakite hori eta Administrazioari berari
ageriko jarrera pasiboa ikusten diote.

Horrek, legebiltzarkide jaun-andreok, areagotu egiten du
laguntza horiekiko herritarren konfiantzarik eza eta
politika sozialen izen ona galarazten du. Izan ere, kontuan
izan behar da etxebizitza