Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, familia eta lan bizitza bateragarri egiteko politikei buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.12.15
83
04:28
Deialdiko zortzigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00292Familia eta lan bizitza bateragarri egiteko politikei buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:07)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (01:10)Bideoa ikusi

Alzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (Eserlekutik) (01:14)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (Eserlekutik) (01:17)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (Eserlekutik) (01:18)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (01:18)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:19)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua geroagoko utzi denez geroz,
zortzigarren puntuari helduko diogu: Gai-zerrendako
zortzigarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde Popularrak
egindako legez besteko proposamena, familia eta lan bizitza
bateragarri egiteko politikei buruzkoa. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Ekimena aurkeztu dauan taldearen txanda izango dogu, hau
da, Euskal Talde Popularreko ordezkari dan Quiroga andreak
dauka hitza.

QUIROGA CIA andreak: Bai, eskerrik asko, lehendakari jauna.

Egungo gure gizarte honetan haur-eskolak zera bihurtu
dira...

LEHENDAKARIAK: Isilik, faborez, jaun-andreok...

QUIROGA CIA andreak: Esan dudan bezala, egungo gure gizarte
honetan haur-eskolak gakoa dira hiru urteak bete gabeko
seme-alabak dituztenen lan-bizitza eta familia-bizitza
uztartu behar direnean. Alabaina, haurrentzako zentroen
premian diren euskal familiek era askotako arazoak izaten
dituzte. Besteak beste, laneko ordutegiak eta
haurtzaindegien ordutegiak ezin bateratua, haurtzaindegi
publiko gutxi izatea eta haur-eskola pribatuen kostu
handia.

Arazo horiek oztopo dira emakumeak lan-merkaturatzea
sustatzeko politiketarako edo familia-bizitza eta lan-
bizitza uztartzeko politiketarako, halako eragozpenak
ikusirik, gurasoak familiartekoen laguntza eskatzera
beharturik egoten baitira askotan, eta ezinezkoa bada,
emakumeak egin ohi dio uko bere lanari eta bere bizitza
profesionala egiteari seme-alaba txikienak zaintzeko.

Era berean, diru-sarreretako bat ia osorik seme-alaben
haur-eskola ordaintzeko behar izateak ekartzen du batzuetan
bikoteko kideetako batek, emakumeak gehienetan, lan-
merkatuan sartzeko ahaleginean edo merkatu horretan
irauteko ahaleginean etsitzea.

Azaldu ditudan horiek euskal haurtzaindegi publiko eta
pribatuetan behar besteko eskaintza ziurtatu beharra
planteatzen dute, familien ekonomiek erantzun ahal izateko
moduko kostukoa, zeren familia zaintzeko behar diren
egitura-laguntzak gabe, gizonen eta emakumeen aukera
berdintasuneko laneko politikek