Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Industria, Merkataritza eta Turismo Batzordearen irizpena, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren lege-proiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.12.22
84
07:31

Jatorrizko ekimenak

07\09\01\00\00016Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena

Izapideak

50 boto partikular onetsi dira eta bat erretiratu dute.

Hizlariak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila, sailburua (00:05)Bideoa ikusi

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (00:22)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (00:24)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:28)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (00:39)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (00:44)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:57)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (01:03)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (01:07)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (Eserlekutik) (01:12)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (Eserlekutik) (01:13)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:13)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Industria, Merkataritza
eta Turismo Batzordearen irizpena, Kontsumitzaileen eta
Erabiltzaileen Estatutuaren lege-proiektuaren gainean
egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Jaurlaritzaren ordezkariak dauka berbea lege-proiektua
aurkezteko. Imaz sailburu jaunak dauka hitza Jaurlaritzaren
ordez.

INDUSTRIA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILBURUAK (Imaz San
Miguel): Presidente jauna, lehendakari jauna, parlamentari
jaun-andreok, egun on guztioi.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua naizenez,
atsegintasun bereziaz aurkeztuko dizuet Kontsumitzaileen
eta Erabiltzaileen Estatutuaren lege-proiektua, mende berri
honen hasieran Euskadiko kontsumo-eskubideen oinarrizko
markoa izan behar du eta baliagarri izan behar du
kontsumitzaileek garaiko testuinguru ekonomikoa eta
sozialaren erronkei aurre egin ahal izateko.

Kontsumitzaileak babestea ongi erroturiko printzipioa da
dagoeneko eta horren lekuko dira eguneroko bizitzaren
hainbat eta hainbat gorabehera. Halaz ere, aski mugimendu
berria da, joan den mendeko, XX. mendeko hirurogeietaraino
jotzen dute printzipio horren iturriek.

Estatu Batuetan oso adierazgarria izan zen Kennedy
lehendakariak Kongresuan ezagutzera emaniko mezua, 1962ko
martxoaren 15ean (bidenabar esanda, horrexegatik ospatzen
da martxoaren 15ean Nazioarteko Kontsumoaren Eguna), eta
orduan adierazitako asmoen isla izan ziren harrez geroztiko
zenbait lege. Uste dut horixe izan zela erakunde batean
"kontsumitzaile" hitza lehenengoz erabili zen aldia.

Jakina, data hori baino lehenago bazeuden legeetan
kontsumitzaileak babestera zuzenduriko arauak, nahiz eta
terminologia berezitu hori ez erabili. Baina benetako
berritasuna zera izan zen: kontsumitzailea babesteko
politika globala egitea, hari doazkion arlo guztietan. Eta
berritasuna izan zen gisa berean orokorrean, enpresekiko
harreman guztietan, kontsumitzaileek babestuak izateko
premia dutela.

Eta kontsumitzaileak babestuak izateko premia dutelako
irizpidea