Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Erakunde eta Herrizaingo Batzordearen irizpena, Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoa Sortzeko lege-proiektuaren gainean egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.12.22
84
07:31

Jatorrizko ekimenak

07\09\01\00\00020Gizarte Hezitzaileen Euskadiko Elkargoa Sortzeko.

Izapideak

Onetsi egin da abenduaren 22ko 7/2003 Legea.

Hizlariak

Zuzentza, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburua (01:57)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:04)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (02:08)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Erakunde eta Herrizaingo
Batzordearen irizpena, Gizarte Hezitzaileen Euskadiko
Elkargoa sortzeko lege-proiektuaren gainean egindakoa".
Eztabaida eta behin betiko ebazpena.

Jaurlaritzaren ordezkari dan Azkarraga sailburu jaunak
dauka hitza.

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILBURUAK (Azkarraga
Rodero): Eskerrik asko. Legebiltzarkide jaun-andreok, egun
on.

Gizarte Hezitzaileen Kolegioa sortzeko lege-proiektua
aurkeztera nator gaurkoan. Egitasmo laburra, itxuraz, baina
sakona edukiz. Izan ere, gure gizartearen sektorerik
kaltetuenez arduratzen diren pertsonez ari gara, eta euren
trebakuntza behar bezala bermatzea ezinbestekoa da
kalitatezko zerbitzua eskaini ahal izateko. Nire ustez,
lege-proiektu honek helburu horretara hurbiltzen laguntzen
digu.

Jaun-andreok, Ganbera honetan Euskal Herriko Gizarte
Hezitzaileen Elkargoa sortzeko lege-proiektua eztabaidatuko
da gaur.

Artikulu gutxiko proiektua da hau, esango nuke edukiaren
aldetik ere proiektu xumea dela, baina, gure iritziz,
garrantzi handikoa gizarte-arlorako, ez sektore hori
osatzen duten profesionalentzat soilik, baita, batez ere,
profesional horiek diharduten gizarte-sektorearen
ezaugarriengatik ere. Gure gizarteko sektore kaltetuenen
heziketaren, sektore horien gizarteratzearen esparrua,
gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan edo egoeran
dauden pertsonena, eta, oro har, gizarte-zerbitzuen
laguntza eskatzen duten herritar ororena.

Gizarte heziketa, hala da, konponbidea jarri nahi zaien
gizarteko behar jakin batzuei erantzuteko lanbidea da. Hori
ez daiteke prestakuntza akademiko hutsaren bidez soilik
egin, ez behintzat gizarte justuagoa, solidarioagoa eta
integratzaileagoa egiteko gure asmo onak gauzatu nahi
baldin baditugu, eta gure herriaren ezaugarrietako bat
herri honetako gizon eta emakume guzti-guztien herritar
eskubide sozialak errekonozituta egotea izatea nahi badugu.

Badakizue zuek nola gizarte heziketak ez zuen jaso merezi
zuen errekonozimendu akademikorik