Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, egunotan Espainiar Armada Euskal Herrian egiten ari den entrenamendu-saioak salatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2003.12.22
84
07:31
Deialdiko bederatzigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00295Egunotan Espainiar Armada Euskal Herrian egiten ari den entrenamendu-saioak salatzeari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Salaberria Sansinenea, Jon (ABGSA LT) (02:39)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (02:49)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:00)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Salaberria Sansinenea, Jon (ABGSA LT) (00:05)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-EB LT) (00:13)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (Eserlekutik) (00:20)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bederatzigarren puntua: "Araba, Bizkaia eta
Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak legebiltzar-taldeak
egindako legez besteko proposamena, egunotan Espainiar
Armada Euskal Herrian egiten ari den entrenamendu-saioak
salatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Ekimena aurkeztu dauan taldearen txanda, hau da, Araba,
Bizkaia eta Gipuzkoako Sozialista Abertzaleak taldearen
ordezkariak, Salaberria jaunak dauka hitza.

SALABERRIA SANSINENEA jaunak: Bai, eskerrik asko.

Bistan da guk proposamen hau Ganbera honetara ekarri
genuenean, asmo garbi batekin egiten genuela, eta zen egun
horietan Armada espainola Euskal Herriko hainbat herritan
egiten ari zen maniobrak, baina bistan da ez dela lehenengo
aldia, eta ziurrenik, zoritxarrez, ez da azkenekoa izango
gure talde honek Armada espainolaren ez bakarrik maniobrak,
baizik eta Euskal Herrian duen presentzia salatzen duguna
eta salatu beharko duguna.

Hala ere, esan behar dugu benetan, puntu hau helburu horri
begira baldin badago, indar osoarekin, beste gizarte-
eragile batzuek ere egin duten bezala, salatzen dugula
Armada espainolaren presentzia, eta ez maniobrak bakarrik,
baizik eta presentzia, aurreko puntuan ere esan den bezala,
nahiko garbi delako orain dela ja 500 urte Armada espainola
Euskal Herrian zergatik dagoen eta zertarako dagoen. 36an
ere horrela ikusi genuen, 77an ere hala ikusi genuen, eta
aipatutako egun horietan Armada espainolak holako maniobrak
egiten baldin baditu Euskal Herrian, bistan da helburu
politiko jakin bati erantzunez egiten dituela; alegia, ez
da kasualitatea Euskal Herria Europako bigarren zonalde
militarizatuena izatea. Eta ez da kasualitatea Euskal
Herriak bizi duen egoera politiko honetan Armada espainolak
mehatxu garbia adierazten duten maniobra militar batzuk
egitea gure lurraldean, gure herrietan.

Baina esan behar dugu... eta, hor, gure diskurtsoan
aldaketa bat egitera gatoz, eta aldaketa hori probokatuta
dago Hirukoak edo PNVk, EAk eta IUk aurkezten