Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Lehenbailehen eztabaidatzeko Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos, Eusko Alkartasuna eta Mistoa-Ezker Batua/Izquierda Unida/Berdeak legebiltzar-taldeek egindako lege-proposamena, Euskal Unibertsitate Sistemarena. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2004.01.21
87
01:23
Deialdiko bigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\09\02\02\00024Euskal unibertsitate sistemarena.

Izapideak

Aintzat hartu da.

Hizlariak

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria (00:01)Bideoa ikusi

Aldeko txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (00:03)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:11)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (00:21)Bideoa ikusi

Aurkako txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:24)Bideoa ikusi

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (00:37)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mistoa-IU LT LT) (00:50)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:53)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (00:58)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (01:03)Bideoa ikusi

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (01:09)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:16)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (01:17)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

LEHENDAKARIAK: Jarraitu... Mila esker, oso atsegina zara,
Barreda jauna. Bilkurarekin jarraituko dugu.

Legebiltzarkide jaun-andreok, nork esku hartu nahi du lege-
proposamena aintzat hartzearen edo ez hartzearen aldeko
txandan? Ezker Batua/Berdeak, Eusko Alkartasunak, Euzko
Abertzaleak.

Ondo dago. Horretan, ba, Mistoa-Ezker Batua/Berdeak
taldearen ordezkari dan Bilbao andreak dauka hitza.

BILBAO CUEVAS andreak: Presidente jauna, jaun-andreok, egun
on.

Ederki, gaur berriro ere, 2003. urtea amaitzean izan genuen
azkeneko osoko bilkuraren jarraipen gisa ia, Unibertsitate
Legearen gaiari helduko diogu. Zalantzarik gabe, aztertzen
ari garen gaiak duen berebiziko garrantziaren ondorio da
egoera hau. Eta garrantzia esaten dudanean ez naiz
Gobernuarentzat eta hirukoa osatzen duten alderdientzat
duen garrantziaz bakarrik ari, askotan esan ohi den bezala,
baizik eta Euskadirentzat duen garrantziaz.

Agian lehen Ganbera honetan izan ziren eztabaidek eragin
zituzten zauriak irekitzeko asmorik gabe, esango dugu
onetsiko den Euskal Unibertsitate Sistemaren Legearen
inguruan izan genuen azkeneko eztabaida antzua eta
kezkagarria izan zela.

Denok...

LEHENDAKARIAK: Isilik egon zaitezte, arren, legebiltzarkide
jaun-andreok. Jarrai ezazu, arren, Bilbao andrea.

BILBAO CUEVAS andreak: Denok dugu gogoan batzordean nola
lan egin genuen, zer lan egin zen, denok nahi izan genuela
lan serioa izatea, eraikigarria izatea, eta jabetzen ginela
batzorde hartatik aterako zenak nolako eragina izango zuen
unibertsitatearen munduan. Azken batean, uste izan genuen
lan haren ondoren denok esan genezakeela, eta uste dut
salbuespenik gabe, legea hobetuta aterako zela batzordetik.

Baina, era berean, badakigu zer gertatu zen behin betiko
irizpenerako akordioa lortu aurretik. Ez dut orain
gogoratuko, izan ere, uste dut ez dakarkiola ezer eztabaida
honi jadanik esanda eta eginda dagoela berriro esateak, eta
uste dut gogoan dugula, eta, bestela, aktak berriro aztertu
ahal izateko daude.

Aurretiazko