Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Galdera, Iñaki Oyarzabal de Miguel Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari egina, "Euskal Herriko pertsonaiak" eskola-liburuari buruzkoa.
2004.02.06
88
03:27
Deialdiaren zazpigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\10\05\01\00270"Euskal Herriko pertsonaiak" eskola-liburuari buruz.

Izapideak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkera erantzuten du.

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:09)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (01:11)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:12)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (01:13)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Galdera, Iñaki Ortega
Cachón Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
sailburuari egina, Euskal Herriko pertsonaiak eskola-
liburuari buruzkoa".

Oyarzabal jauna, zeuk dozu hitza. Izenburuan Ortega jauna
egoan, baina Oyarzabal jauna da hitza daukana.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
jauna.

Orain dela hainbat hilabete komunikabideetan gure Autonomia
Erkidegoko hainbat ikastetxetan irakaskuntzako laguntza-
testu gisa erabiltzen zen testuliburu bat agertu zen, eta
alarma eta harridura eragin zituen gizarte-sektore askotan.
Liburuaren izenburua Euskal Herriko pertsonaiak zen eta
bertan, eta esan behar da liburuak Eusko Jaurlaritzaren
baimena zuela eta dirulaguntzak jaso zituela, ETAko hamar
terrorista agertzen ziren, eta goraipatu eta laudatu egiten
ziren.

Adibide gisa, adibide gisa baino ez, lehendakari jauna,
esate baterako, bertan agertzen diren terrorista batzuk
aipatu nahi nituzke. Ángel Gurmindo, Stein, terroristaz,
esate baterako, liburu horretan hitzez hitz esaten da
"gazte bizkorra eta osasuntsua zen. Langile fina eta
zintzoa izateagatik, bere herriaren alde lan egiteagatik
eta langileak aldeztu eta langileen alde borroka
egiteagatik, atxilotu eta espetxean sartu zuten".

Argala terroristari buruz, esate baterako, liburuan esaten
da, gure gazteentzat erreferentzia sozial gisa aurkezteaz
gainera, esaten da "gaztea zenean bat zetorren ideologia
espainolarekin, inolako arazorik gabe, bere herriak bizi
zuen egoera larriaz ohartu gabe. Laster hasi zen egoeraz
jabetzen eta ETAn sartu zen".

Sailburu andrea, testu horiek nola baimentzen diren
azaltzea nahiko genuke, eta horren inguruan zein neurri
hartu duzun jakin nahiko genuke.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Oyarzabal jauna.

Jarraian, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko
sailburu dan Iztueta andreak dauka hitza.

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILBURUAK (Iztueta
Azkue):