Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Hezkuntza eta Kultura Batzordearen irizpena, euskal unibertsitate-sistemaren lege-proposamenari buruz egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2004.02.25
91
07:33

Jatorrizko ekimenak

07\09\02\02\00024Euskal unibertsitate sistemarena.

Izapideak

otsailaren 25eko 3/2004 Legea, Euskal Unibertsitate Sistemarena onetsita

Hizlariak

Botazioa. (01:11)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-IU LT) (01:13)Bideoa ikusi

Barreda de los Ríos, Leopoldo (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (01:20)Bideoa ikusi

Álvarez Forcada, Joseba (ABGSA LT) (01:21)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:27)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (01:33)Bideoa ikusi

Ortega Cachón, Iñaki (PV-ETP LT) (01:39)Bideoa ikusi

Ormaetxea Garai, Xabier (NV LT) (01:46)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Hezkuntza eta Kultura
Batzordearen irizpena, euskal unibertsitate-sistemaren
lege-proposamenari buruz egindakoa. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Irizpena aurkezteko txandarik hartzeko asmorik? Ez.

Legebiltzarkide jaun-andreok, ordu hauetan, une honetan, ez
dagoenez gordetako zuzenketarik, ez boto partikularrik, eta
Araudiko 110.2 artikuluaren arabera, zuzenean batzordearen
irizpenaren botazioa egingo dugu. Dei bat egingo dugu
badaezpada ere, izan ere, agian norbait irten egin da eta
ez da konturatu, eta zuen baimenarekin... (Isilunea.)

Legebiltzarkide jaun-andreok. Batzordearen irizpenaren
botazioa egingo dugu. Eman dezakegu botoa. (Isilunea.)

Botazioa eginda, hauxe izan da emaitza: emandako botoak,
72; aldekoak, 36; aurkakoak, 31; abstentzioak, bost.

LEHENDAKARIAK: Horrenbestez, onetsi egin da Euskal
Unibertsitate Sistemaren Legea.

Botoa azaltzeko txanda, legebiltzarkideok erabili nahi
baduzue behintzat. Legebiltzarkideoi jakinarazi nahi dizuet
txanda hau horretarako dela, botoa azaltzeko, alegia, eta
bakoitzak bost minutuko txanda izango duela. Taldeen
txandan txikienetik handienera joango gara, eta esku hartu
nahi duenak esku hartu ahal izango du.

Mistoa-Ezker Batua/Berdeak taldearen ordezkari dan Bilbao
andreak dauka hitza.

Zuen baimenarekin, legebiltzarkide jaun-andreok, eta zure
saioari hasiera eman aurretik, Bilbao andrea, Bilkura
Egunkarian ohar gisa jasota gera dadin Ganberako zerbitzu
teknikoek helarazi didaten dokumentu bat, adieraziko dizuet
aldaketa batzuk egin direla, baina idazkera-motakoak baino
ez, Batzordeak egindako irizpenaren testuan. Helarazi
didatena jasota gera dadin baino ez.

Bilbao andrea, zeurea dozu hitza; hitz egizu, mesedez.

BILBAO CUEVAS andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.

Hona jaitsi naiz...

LEHENDAKARIAK: Isilik egon zaitezte, arren, legebiltzarkide
jaun-andreok.

BILBAO CUEVAS andreak: ... ahal izanez gero, oso labur
azaltzera zergatik eman dugun lege honen aldeko