Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikasleen eskolatzeari eta eskola nahiz hizkuntza-eredua hautatzeko duten eskubideari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2004.02.25
91
07:33

Jatorrizko ekimenak

07\11\03\00\00046Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikasleen eskolatzeari eta eskola nahiz hizkuntza-eredua hautatzeko duten eskubideari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Aldeko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (01:53)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (02:04)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-IU LT) (02:17)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (02:27)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Iza, Txomin (NV LT) (02:36)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (02:48)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (00:00)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-IU LT) (00:07)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:14)Bideoa ikusi

Aurrekoetxea Iza, Txomin (NV LT) (00:20)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:26)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mozioa, Iñaki Oyarzabal
de Miguel Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegotik
kanpoko ikasleen eskolatzeari eta eskola nahiz hizkuntza-
eredua hautatzeko daben eskubideari buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez, ekimena
aurkeztu dauan legebiltzarkidearen txanda izango dogu, hau
da, Euskal Talde Popularraren ordezkari dan Oyarzabal
jaunak dauka hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, lehendakari
jauna.

Orain dela egun batzuk nire taldeak interpelazio bat egin
zion tribuna honetatik bertatik Hezkuntza sailburu andreari
gure ustez gure Autonomia Erkidegora matrikula egiteko epez
kanpo iristen direnen eskolatzeari oztopoak jarri nahi
zizkion zirkularra zela eta. Une hartan salatu genuen Eusko
Jaurlaritzak behin berriro ere gurasoen aukera hezkuntza-
eredu jakin batzuetara zuzendu eta baldintzatu nahi zuela,
kasu honetan, B eta D ereduetara bideratuz.

Une hartan sailburu andreak komunikabideetan egindako
adierazpen lotsagarriak ere aipatu genituen, honako hau
esan baitzuen: "Kanpotik etortzen denak, hemen integratu
nahi badu gu bezalakoa izan behar du". Saiatu ginen
sailburu andreari eskatzen "gu" baztertzaile horrekin zer
esan nahi zuen argitzeko.

Gobernu hau babesten dutenei azalpenak eskatzen jarraitu
nahi dugu, "gu" horrek "gu, euskaldunok" esan nahi duen
esan diezaguten, hau da, gazteleraz naturaltasunez
moldatzen garen, ama hizkuntza gaztelera dugun, gure
etxeetan, kalean, harremanetarako eta lanerako hizkuntza
gisa gaztelera erabiltzen dugun euskaldunon ehuneko 80 esan
nahi duen; sailburu andreak esandako "gu" hori, kanpotik
datozenak integratzeko "gu" hori "gu, euskaldunon ehuneko
80" garen, ala beste "gu" baztertzaile bat den esan
diezaguten.

Guk egun hartan esan genuen, eta oraindik ere hala
pentsatzen jarraitzen dugu, lehendakari jauna: uste dugu
demokrazian euren bizilagunak atzerritar bihurtu nahi
dituzten gobernatzaileak gaitasungabetu