Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzei buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2004.03.26
93
02:24
Deialdiko lehenengo puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00308Seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzei buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (00:00)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (00:06)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-IU LT) (00:12)Bideoa ikusi

Alzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (00:21)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (00:29)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (00:30)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (00:35)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-IU LT) (00:40)Bideoa ikusi

Alzelai Uliondo, Nekane (EA LT) (00:46)Bideoa ikusi

González de Txabarri Miranda, Gema (NV LT) (00:52)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:53)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendara sartuz, gai-zerrendako lehen puntua:
"Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak
egindako legez besteko proposamena, seme-alabak dituzten
familientzako diru-laguntzei buruzkoa. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".

Zeregin horretan sartuz, ekimena aurkeztu dauan taldearen
txanda; hau da, Euskal Sozialistak taldearen ordezkari dan
Zabaleta andreak dauka hitza.

ZABALETA ARETA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.
Jaun-andreok, egun on guztioi.

Tira, ekimen honek zerikusia du Seme-alabak dituzten
Familiei Laguntzeko Erakunde Planarekin, Gobernuak 2001eko
uztailaren 3an onartutakoarekin. Familiek nahi adina seme-
alaba izan ditzaten, ekonomia, gizarte eta lan eragozpenak
kentzea du helburutzat. Jaiotzak sustatzeko politikei
ekinaz ez ezik, baita lan eta familia bizitzak bateratzeko
neurriekin ere.

Plana, denok dakizuen bezala, araudi osagarri baten bidez
zehaztu da, zehazkiago, uztailaren 16ko 176/2002
Dekretuaren bidez. Agindu horrek laguntza-motak ezarri eta
arautu ditu, hiru diru laguntza mota: bigarren seme-
alabarentzat, hirugarrenarentzat eta hurrengoentzat edo
adoptatuentzat, eta baita askotariko jaiotzentzat ere.

Tira, gaur Legebiltzarrera dakargun ekimena oso sinplea da,
oso erraza. Lehendik dugun araudia bi modutan hobetu nahi
du: edukiari begiratuz eta formari begiratuz.

Edukiari begiratuz, ziur baikaude guztiz ezinbestekoa dela
gizarte-eskubideetan aurrera egitea, eta, beraz, zenbait
laguntza eskubide bihurtzea, baldin eta bigarren,
hirugarren edo hurrengo seme-alabaren aita edo ama dela
egiaztatzen baldin bada.

Gaur egun, gurasotasuna egiaztatzeaz gainera, eskaera-
baldintza batzuk ere bete egin behar dira, diskrezio
handikoak direnak, bigarren seme-alaba jaio edo adoptatu
ondorengo lehen hiru hilabeteetan eskaera-orri bat
aurkeztea, esate baterako.

Eta bigarrenez, ekimen horrek formarekin du zerikusia,
orokortzearekin, laguntza hori eskatzen duten pertsonek
ahalik eta erraztasunik handienak izan ditzaten,