Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, abeltzaintzari laguntzeko sarien banaketarako irizpideei buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2004.03.26
93
02:24
Deialdiko hirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00315Abeltzaintzari laguntzeko sarien banaketarako irizpideei buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT) (01:06)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-EB/IU/B LT) (01:12)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:18)Bideoa ikusi

Uzquiza González, Miguel Ángel (SV-ES LT) (01:24)Bideoa ikusi

Uribarren Axpe, Rafael (NV LT) (01:33)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT) (01:38)Bideoa ikusi

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-EB/IU/B LT) (01:47)Bideoa ikusi

Uzquiza González, Miguel Ángel (SV-ES LT) (01:51)Bideoa ikusi

Uribarren Axpe, Rafael (NV LT) (01:56)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:58)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Popular Vasco-Euskal
Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena,
abeltzaintzari laguntzeko sarien banaketarako irizpideei
buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera sartuz, ekimena
aurkeztu dauan taldearen txanda izango dogu; hau da, Euskal
Talde Popularraren izenean, eta bere ordez, López de Ocariz
andreak dauka hitza.

Isilik egon zaitezte, arren, legebiltzarkide jaun-andreok.

LÓPEZ DE OCARIZ LÓPEZ DE MUNAIN andreak: Eskerrik asko,
lehendakari jauna. Legebiltzarkide jaun-andreok.

Talde popularrak gaur Ganbera honetan Europako laguntzen
banaketari buruzko ekimen bat aurkeztu du eta helburua da
Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak laguntza
horiek banatzean sistematikoki egiten dituen erabilpenak
eta gehiegikeriak eragoztea.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Sailak abeltzaintzari
laguntzeko sariak arautzen dituen dekretua aldatzeko
proposamena aurkeztu du, hain zuzen ere, hainbat aldaketa
sartzeko ardi aziendaren ordainketa gehigarrian, eta honako
baldintza hauek betetzen dituzten ekoizleek bakarrik izango
lukete laguntzetarako sarbidea: batez ere nekazaritzatik
bizitzea; gutxienez 50 ardiz osatutako artaldea izatea
(25ekoa 40 urtetik beherako gazteek), eta "Esneko Euskal
Bildotsa" ekoizpenarekin Kalitatea Fundazioaren erroldan
izena emanda egotea.

Azkena aipatu dudan baldintza horren arabera Euskal
Autonomia Erkidego osoko 198 ekoizlek bakarrik eskura
dezakete sari gehigarri hori, eta esan behar da guztira
hiru milatik gora direla (zehatz-mehatz 3.155, 2003ko
kanpainaren arabera). Beste era batera esanda, "Esneko
Euskal Bildotsa" labelaren barruan egoteko baldintzak 2.957
ekoizle uzten ditu laguntza hori jaso ahal izatetik
kanpora.

Beharrezkoa da gogoratzea Europako laguntzen banaketaz ari
garela, eta Europako Batasunak bere erregelamenduan
ezartzen du laguntzak irizpide objektiboen arabera banatuko
direla eta, ondorioz, tratu-berdintasuna bermatu beharko
dela ekoizleen artean eta merkatua eta lehia