Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Nekazaritza eta Arrantza Batzordearen irizpena, mahastizaintza eta ardogintza antolatzeko lege-proiektuari buruz egindakoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2004.05.07
96
Deialdiko bigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\09\01\00\00008Mahats-ardoaren antolaketarako

Izapideak

Onetsia, Maiatzaren 7ko 5/2004 Legea, Mahastizaintza eta Ardogintza antolatzekoa.

Hizlariak

Nekazaritza eta Arrantz Saila, sailburua (00:18)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:30)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-EB/IU/B LT) (00:32)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (00:35)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (00:39)Bideoa ikusi

Salazar de Andrés, Antonio (PV-ETP LT) (00:42)Bideoa ikusi

Ortega Melón, Alberto (NV LT) (00:47)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Nekazaritza eta Arrantza
Batzordearen irizpena, mahastizaintza eta ardogintza
antolatzeko lege-proiektuari buruz egindakoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpena. Jaurlaritzaren
ordezkariak, hau da, Nekazaritza eta Arrantza Saileko
sailburu jaunak, dauka hitza.

NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILBURUAK (Sáenz de Samaniego
Berganzo): Eskerrik asko, presidente jauna, egun on. Buenos
días a todos y todas. Egun on guztioi.

Jaurlaritzaren izenean, gaur Legebiltzarraren aurrera
Euskadiko Mahastizaintza eta Ardogintza Antolatzeko Legea
aurkeztera natorkizue. Ziur gaude gaur hemen onetsiko den
lege hau bermerik onena izango dela gure nekazaritzako
elikagaien industria-sektorearen etorkizunarentzat.

Atsegin dut, gainera, eztabaidan parte hartu duten
legebiltzar-talde guztiekin azkenean adostea lortu dugun
lege-proiektu bat aurkeztu ahal izatea. Zorionez, prozesu
konplexu samar baten ondoren, akordiorako borondatea
gailendu da, eta espero dut gaur egiaztatu ahal izango
dela.

Lege hau guztiz premiazkoa zen gure herriko
mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorearentzat. Gure
Autonomia Erkidegoan mahastizantzaren eta ardogintzaren
mundua osotasunean arautuko duen lehenengo araua da, lege-
lerruna duen lehenengo araua.

Eta esan behar da une konplexuan sortu dela, azkeneko
urteetan Europako legerian egindako aldaketen ondoren eta
iazko uztailean Estatuan mahastiei eta ardoari buruzko
legea onetsi ondoren. Horregatik guztiagatik orain arte
sakabanatuta zegoen eta erakunde guztiz desberdinetatik
zetorren araudiaren ezarpena antolatzen lagunduko du
ezbairik gabe.

Era berean, aurreratu nahi dizuet legeak
erabakigarritasunez egiten duela kalitateko ardoen aldeko
apustua, izan ere, Euskadin sortzen diren ardo guzti-
guztiak EJPKA sailkapenaren barruan daude, hau da,
"eskualde jakin batean produzitutako kalitateko ardoa"
sailkapenaren barruan.

Horregatik guztiagatik, ziur gaude gaur aurkezten ari garen
Euskadiko Mahastizaintza eta Ardogintza