Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Merkataritza Jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legea dekretuz aldatzeari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2004.05.21
97
05:48

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00332Merkataritza Jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legea dekretuz aldatzeari buruz.

Izapideak

Hirukoaren osoko zuzenketa onetsi da.

Hizlariak

Aldeko txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (01:19)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (01:31)Bideoa ikusi

Karrera Agierrebarrena, Antton (Misto-EB/IU/B LT) (01:40)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (01:46)Bideoa ikusi

Ortega Melón, Alberto (NV LT) (01:57)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Mistoa-UA LT) (02:07)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (02:12)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (02:19)Bideoa ikusi

Aranburu Carrera, Martin (EA LT) (02:25)Bideoa ikusi

Ortega Melón, Alberto (NV LT) (02:29)Bideoa ikusi

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Mistoa-UA LT) (02:33)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:36)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Popular Vasco-Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, Merkataritza Jarduerari buruzko maiatzaren
27ko 7/1994 Legea dekretuz aldatzeari buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera sartuz, ekimena
aurkeztu dauan taldearen txanda izango dogu, hau da, Euskal
Talde Popularraren ordezkari dan Semper jaunak dauka hitza.

SEMPER PASCUAL jaunak: Bai, oso labur, lehendakari jauna,
legebiltzarkide jaun-andreok.

1999. urtean Irungo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin
batera, Irungo udal barrutian azoka-esparru bat eraikitzea
eta kokatzea planteatu zuen. Helburua oso sinplea zen:
Bidasoa eskualdean beste eragile ekonomiko bat kokatzea,
ekonomiaren erakarpen-gune bat sortzea ekonomi jarduera
eskualdera erakartzeko, kontuan hartuta eskualdea oraindik
ere 1992an mugak kendu izanaren, aduanako jarduera kendu
izanaren, eraginak pairatzen ari zela.

Azoka-esparrua, Euskal Kostaldeko Nazioarteko Azoka deitzen
dena, garatzeko eta kudeatzeko sortutako elkartea,
sozietate kudeatzailea (Ficoba), gaur egun, batez ere
Irungo Udalak osatzen du eta ehuneko 5 Bidasoa-Txingudi
Mugaz gaindiko Partzuergoak, eta Partzuergo hori ere, zuek
dakizuen bezala, Irungo eta Hondarribiko udalek eta
Hendaiako udalak osatzen dute.

Interesa izan lezakeen datu gisa, eta agian zuetariko
batzuek jakingo ez duzuelakoan, esango dizuet enpresaren
gizarte-kapitala gaur egun sei milioi eta erdi eurokoa dela
gutxi gora-behera, eta esparru hori eraikitzeko egindako
inbertsio osoa 24 milioi euro ingurukoa.

Legebiltzarkide jaun-andreok, Ficoba hasiera-hasieratik nik
azaldu berri dizuedan horixe izan zen eta gaur ere hala
izaten jarraitzen du, Ficoba ez da besterik. Ficoba –
Bidasoa eskualdearentzat eta Gipuzkoa osoarentzat nolako
garrantzia duen kontuan hartuta– gure ekonomiaren
garapenerako, Gipuzkoako lurralde historikoko eta, ezbairik
gabe, Bidasoa eskualdeko ekonomiaren garapenerako lehen
mailako azpiegitura da. Eta azpimarratu nahi dut ez