Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, etxebizitza babestuen araudiaren gainean informazio-gida bat egiteari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2004.05.21
97
05:48

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00335Etxebizitza babestuen araudiaren gainean informazio-gida bat egiteari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:39)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-IU LT) (02:44)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (02:53)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (00:00)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Mistoa-UA LT) (00:02)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (00:06)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (00:10)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-IU LT) (00:15)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (00:20)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (00:21)Bideoa ikusi

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Mistoa-UA LT) (00:23)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (00:26)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:29)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Popular Vasco-Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, etxebizitza babestuen gaineko araudiaren
gainean informazio-gida bat egiteari buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez, ekimena
aurkeztu dauan taldearen txanda, hau da, Euskal Talde
Popularrak, eta bere izenean Quiroga andreak, dauka berbea.

Legebiltzarkide jaun-andreok, berriro ere isilik egoteko
eskatzen dizuet, arren.

Eskerrik asko. Has zaitezke, Quiroga andrea.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.

Legebiltzar-talde popularrak behin baino gehiagotan
planteatu izan du osoko bilkura honen aurrean beharrezkoa
dela Jaurlaritzak etxebizitza babestuak arautzen dituen
araudi sakabanatua bateratu eta eguneratuko duen lege bat
gauzatzea.

Ganbera honetan egin izan diren eztabaida askotan
legebiltzar-taldeok bat etorri gara hori egitea beharrezkoa
dela adieraztean, baina inoiz ez dugu lortu gure ekimenetan
proposatu izan ditugun epeak, arrazoizko epeak, onartzea.
Eta Jaurlaritza babesten duten taldeen erantzun
sistematikoa honako hau izan da: "Bai, beharrezkoa da,
baina ekarriko da zazpigarren legealdi honetan zehar". Bien
bitartean, etxebizitza babestuen arauketak hainbat aldaketa
izan ditu, eta Administrazioak ez du inolako ahaleginik
egin aldaketa horiek araudi batean bateratzeko.

Horrenbestez, gaur egun etxebizitza babestuaren araudia
armiarma-sare moduko bat da, eta dekretuak aldatzen
dituzten dekretuek, baina neurri batean bakarrik, osatzen
dute, eta gainera biak mantentzen dira indarrean, 315. eta
290. dekretuekin gertatu den bezala, izan ere, batek
aurrekoan aldaketa batzuk egiten dituen arren, biak
mantentzen dira. Biek gauza berberak arautzen dituzte,
baina biak mantentzen dira dekretu bakar batean bateratu
ordez, nahiz eta oso gauza sinplea litzatekeen hala egitea.

Eta zer esango dizuet agindu-sail luzeaz! Gauza bera, baina
egoera okerragoa da; izan ere, aurreko agindua neurri
batean indargabetzen duten