Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Popular Vasco-Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 11.4 artikuluan aipatzen den babes ofizialeko etxebizitzen esleipenari buruzkoa (dekretu horretan babes ofizialeko etxebizitzen erregimena eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriak arautzen dira). Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2004.05.21
97
05:48

Jatorrizko ekimenak

07\11\02\01\00337Abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 11.4 artikuluan aipatzen den babes ofizialeko etxebizitzen esleipenari buruz (dekretu horretan babes ofizialeko etxebizitzen erregimena eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriak arautzen dira).

Izapideak

-

Hizlariak

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (00:30)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Mistoa-UA LT) (00:41)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-IU LT) (00:44)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (00:52)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (00:54)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (01:00)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:03)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (Mixto-IU LT) (01:08)Bideoa ikusi

Larrauri Altonaga, Pablo (EA LT) (01:15)Bideoa ikusi

Loza Aguirre, Jesús (SV-ES LT) (01:17)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (NV LT) (01:18)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:20)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Popular Vasco-Euskal
Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko
proposamena, abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 11.4
artikuluan aipatzen den babes ofizialeko etxebizitzen
esleipenari buruzkoa (dekretu horretan babes ofizialeko
etxebizitzen erregimena eta etxebizitzaren eta lurzoruaren
inguruko finantza neurriak arautzen dira)".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joango gara. Zeregin
horretan sartuz, ekimena aurkeztu dauan taldearen txanda,
hau da, Euskal Talde Popularreko ordezkari dan Quiroga
andreak dauka berbea.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna.

Talde Popularra, aurreko puntuan entzundakoaren arabera,
irrikaz dago ekimen hau aurkezteko. Ekimen honen bidez, 325
Dekretuaren 11.4 artikulua, etxebizitza babestuen inguruko
neurriei buruzkoa, eta hori garatzen duen agindua
indargabetzeko eskatzen dugu.

Araudi horrek orain arte aintzat hartu ez den berritasuna
hartzen du barne. Horri jarraiki, udalen jabetzakoak diren
etxebizitza babestuen promozioak (bestela esan, Eusko
Jaurlaritzaren inolako esku hartzerik ez duten promozioak)
Etxebizitza Sailaren bidez zozketatuko dira. Erabaki horrek
ez du aurrekaririk, eta horretan bat etorriko zarete
nirekin, noski. Horrek lehena eta geroa bereiziko ditu arlo
honetako eskumenak partekatzen dituzten erakundeen
harremanetan.

Orain arte lankidetza-hitzarmenak sinatzen ziren erakundeen
artean, norberaren eskumenak errespetatuz betiere,
zerbitzua hobetzeko edo ekimen jakin bati heltzeko
xedearekin. Hori izan daiteke oraingo kasua, jaun-andreok,
bai baititugu adibideak.

Orain dela gutxi esleitu edo zozketatu dira Errenteriako
Udalarekin batera ekimen pribatuko etxebizitzen promozio
bateko etxebizitzak. Guztira laurehun etxebizitza babestu
zozketatu dira, zazpi mila eskaera jaso ostean. Logikoa
denez, udal batek, dituen azpiegiturak izanik, ezin du gai
izan eskaera horiei guztiei arreta eskaintzeko eta zozketa
egin baino lehen eskakizunak betetzen