Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

10
Interpelazioa, M.ª Aránzazu Quiroga Cia, Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, haurrak eta nerabeak zaindu eta babesteko lege-proiektuari buruzkoa.
2004.05.21
97
05:48
Deialdiaren bederatzigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\10\04\01\00189Haurrak eta nerabeak zaindu eta babesteko lege-proiektuari buruz.

Izapideak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak erantzuten du.

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:24)Bideoa ikusi

--- (02:26)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (02:30)Bideoa ikusi

--- (02:32)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bederatzigarren puntua: "Interpelazioa,
María Aránzazu Quiroga Cia Popular Vasco-Euskal Talde
Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte
Gaietako sailburuari egina, haurrak eta nerabeak zaindu eta
babesteko lege-proiektuari buruzkoa".

Quiroga andrea, zurea dozu hitza; hitz egizu, mesedez.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna. Oso
labur jardungo dut, batez ere sailburuaren erantzuna entzun
nahi baitugu.

2003ko urriaren 3ko Legebiltzarreko osoko bilkuran egindako
eztabaidan, haurrak eta nerabeak zaindu eta babesteko
lege-proiektuaren ingurukoan, Jaurlaritza babesten duten
taldeek aipatutako proiektua Gobernu Kontseiluan 2004ko
lehenengo hilabeteetan onartzeko asmoa adierazi zuten.

Jaurlaritzak berak finkatutako epea amaitu eta
aurreproiekturik ez dugunez, Euskal Talde Popularrak honako
galdera egin nahi du: zer dela eta ez du onartzen Eusko
Jaurlaritzak haurrak eta nerabeak zaindu eta babesteko
lege-araurik? Sailburu jaunak asmoa al du bilkura-aldi
honetan ere Eusko Legebiltzarraren aginduak bete gabe
jarraitzeko eta bilkura-aldi honetan adin txikikoak zaindu
eta babesteko lege-proiektua Legebiltzarrean aurkeztu gabe
jarraitzeko?

Besterik ez, eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea.

Jarraian Jaurlaritzak, eta bere izenean Etxebizitza eta
Gizarte Gaietako Saileko sailburu dan Madrazo jaunak, dauka
hitza.

ETXEBIZITZA ETA GIZARTE GAIETAKO SAILBURUAK (Madrazo
Lavín): Eskerrik asko, presidente jauna. Jaun-andreok,
arratsalde on.

Quiroga andrea, zure bi galderei bakarra balitz bezala
erantzungo diet, eta labur erantzungo diet gainera.
Legebiltzar honetan hartutako konpromisoak ez ditugu, inola
ere, bete gabe utzi.

Interpelazioan bertan zerorrek baieztatu duzunez,
Jaurlaritza babesten dugun taldeok 2003ko urrian adierazi
genuen Eusko Jaurlaritzak zuen asmoa, hain zuzen ere,
haurrak eta nerabeak zaindu eta babesteko
lege-aurreproiektua aurtengo, 2004ko, lehenengo
hilabeteetan onartzeko asmoa. Horren