Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Mozioa, M.ª Aránzazu Quiroga Cia Popular Vasco-Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, haurrak eta nerabeak zaindu eta babesteko lege-proiektuari buruzkoa. Eztabaida eta behin betiko ebazpena.
2004.06.18
99
05:04
Deialdiko zortzigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

07\11\03\00\00051Haurrak eta nerabeak zaindu eta babesteko lege-proiektuari buruz.

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Aldeko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (00:56)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Benito Bengoa, M.ª Enriqueta (Mistoa-UA LT) (Eserlekutik) (01:02)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-IU LT) (01:03)Bideoa ikusi

Antxustegi Urkiaga, Karmele (EA LT) (Eserlekutik) (01:07)Bideoa ikusi

Zabaleta Areta, M.ª Gemma (SV-ES LT) (01:09)Bideoa ikusi

González Zorrilla, José María (NV LT) (Eserlekutik) (01:10)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (01:11)Bideoa ikusi

Bilbao Cuevas, Kontxi (Mixto-IU LT) (01:15)Bideoa ikusi

Botazioa. (01:18)Bideoa ikusi

Testua

Bilera berrasten dugu gai-zerrendako zortzigarren puntura
joanez: "Mozioa, María Aránzazu Quiroga Cia Euskal Talde
Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, haurrak eta
nerabeak zaindu eta babesteko lege-proiektuari buruzkoa".

Eztabaida eta behin betiko ebazpenera joanez, ekimena
aurkeztu dauan taldearen txanda izango dogu. Hau da, Euskal
Talde Popularraren ordezkari dan Quiroga andreak dauka
hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari jauna, eta
arratsaldeko on guztioi.

Euskal Talde Popularrak aurkeztutako mozio hau
interpelazioaren ondoriozko mozioa da, Etxebizitza eta
Gizarte Gaietako sailburu jaunak joan zen maiatzeko osoko
bilkuran haurrak eta nerabeak zaindu eta babesteko lege-
proiektuaren inguruan emandako azalpenen ondorengoa, hain
zuzen ere.

Osoko bilkura hartan gure taldeak Etxebizitza eta Gizarte
Gaietako sailburuari galdetu zion Jaurlaritzak zergatik ez
zuen aurkeztu artean Legebiltzarrean haurrak eta nerabeak
zaindu eta babesteko lege-proiektua. Sailburuak
legebiltzar-etxean emandako erantzunaren arabera, testua
amaierako fasean zegoen eta Aholku Batzorde Juridikoaren
txostenak egin zitzakeen iradokizunak sartzea besterik ez
zen falta.

Hori dela eta, aipatzekoa da sailburuak Jaurlaritza
babesten duten taldeek joan zen urtearen amaieran, gai
honen beraren inguruan eztabaidatu genuenean, adierazitako
argudio berak erabili zituela. Orduan ere Aholku Batzorde
Juridikoaren txostenaren zain zeuden, eta orduan ziurtatu
zen proiektua 2004. urtearen hasieran iritsiko zela
Legebiltzarrera.

Berriz ere adierazi nahi nuke Gobernu Kontseiluak
"berehala" onartuko duela, betiere sailburuaren
adierazpenen arabera. Haatik, azkeneko asteetan egin diren
elkarren hurreneko gobernu-kontseiluetan ez da onartu
aipatutako lege-aurreproiektua.

Horrenbestez, jaun-andreok, berriz ere atzeratuta gabiltza,
oraingoan ere ez da esandakoa bete, eta hori ez dugu
ulertzen. Ez dugu ulertzen, ulergaitza iruditzen zaigu,
jaun-andreok, zenbaterainokoa izan den